Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Materiala erosiz edo laguntzaile eginez, hamaika bide 21. Korrika babesteko

By on 2019-01-09 in Aisia, Ekonomia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura


Badator 21. Korrika! Ekimena laguntzeko hamaika bide izango ditugu hilabeteotan; Korrika egunean ekimenean bertan euskaraz bizi nahi dugula lasterka batean aldarrikatuz, aurretik bideratuko diren antolakuntza lanetan parte hartuz… Laguntza eskaintzeko bide gehiago ere badira. 

Materiala salgai
Bixerak, nikiak, puffak, kirola egiteko kamisetak, egunerokoan janzteko kamisetak… Apirilaren 4tik 14ra Klika aldarripean ospatuko den 21. Korrika laguntzeko materiala salgai duzue jada Etumeta AEK euskaltegian. 

Kilometroen erosketa
21. Korrika laguntzeko bideetako bat,  kilometroak erostea duzue. Datorren astelehenetik aurrera bideratu ahalko duzue erreserba. Eta trukean, abiapuntutik helmugara Euskal Herrian barrena eskuz esku ibiliko den lekuko preziatua eraman ahalko duzue. “Familian, elkartean, lagunartean… kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da”, ohartarazi dute Korrikaren antolatzaileek. 

Ohi bezala, Aginaga, Usurbil eta Zubietako kilometroen kudeaketa Etumeta AEK euskaltegiak bideratuko du. Euskaltegiaren hartuemanetan jartzeko bideok dituzue:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Korrika Laguntzailea kanpaina
Materiala erosteaz gain, Korrika Laguntzaile ere izan zaitezkete. 12 euroko ekarpena eginda, Euskal Herriko hainbat saltokietan beherapenak izateko txartela, txartela erabiltzeko deskontuen katalogoa eta pina jasoko duzue. “12 euroren truke, garrantzitsuena lortuko duzu: AEKren euskaltegiei laguntzea. Horrez gain, pina eta txartelaren abantailak eskuratuko dituzu”.

Usurbilen Korrika Laguntzaile izateko tramitazioa Etumeta AEK euskaltegian bideratu ahalko duzue. Baita Internetez ere, korrika.eus atariaren bitartez. 

Bildutako laguntza, “Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu”. Eta hartara, Korrikaren helburu nagusietakoa bete nahi da: “euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea”.

Nabarmentzen dutenez, oraindik euskaraz bizi ahal izateko bide luzea dago jorratzeke. “Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere”.

Informazio gehiago: korrika.eus

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.