Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Dantza” urtarrilaren 27an Sutegin, sarrerak salgai

By on 2019-01-09 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura

Aginaga, Usurbil edota herrikoak ageri ziren bi film izan ditugu aipagai azken hilabeteotan; iraila amaieran estreinatu eta Aginagan lehenik, Usurbilen gero proiektatu genuen Txintxua Films-ek ekoitzitako “Oreina”.  Abenduaren 21ean zinema aretoetan estreinatu zen ekoiztetxe beraren bigarren ikus-entzunezkoa; Telmo Esnal zarauztarrak zuzenduriko “Dantza”. 

Film honek ere Usurbilekin lotura estua du. Usurbildarrak ageri dira eta, Orbeldi D.T.-ko kideak, izenburuari ohore eginez, dantzan noski. 

Pixkatxo bat itxaroteko pazientzia baduzue, herritik mugitu gabe, Sutegin ikusteko aukera izango duzue urtarrilaren 27an. Urtarrileko azken igandean, 19:00etan, kultur etxeko auditorioan, NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik. Sarrerak jada salgai dituzue! Aurrez 6 eurotan NOAUA! Kultur Elkartean eta Lizardin. Bazkideek 4 eurotan NOAUA!n bertan.

“Dantza”
Zuzendaritza eta idoia: Telmo Esnal.
Sinopsia: Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Produkzio diseinatzailea: Koldobika Jauregi.
Koreografoa: Juan Antonio Urbeltz.
Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.
Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.
Muntaia: Laurent Dufreche.
Musika: Pascal Gaigne.
Soinua: Alazne Ameztoy, Xanti Salvador.
Makilaia: Lola López.
Ilea: Itziar Arrieta.
Jantziak: Arantxa Ezquerro.
Fitxa artistikoa:
Buruzagi: Gari Otamendi.
Erregina: Amaia Irigoyen.
Neska-laguna: Ainara Ranera.
Mutil-laguna: Joseba Astarbe.
Amaterasu: Josu Garate.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.