Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

20. Korrika gauez eta euripean heldu zen, baina inoiz baino indar gehiagorekin

By on 2019-01-09 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura

Euria zarra-zarra goitik behera, baina ez giroak, ezta astegun buruzuri bateko gaua izateak ez zuen zapuztu festa. Euskaraz bizi nahi dugula inoiz baino ozenago aldarrikatu genuen. 20. Korrika inoiz baino indartsuago sartu zen 2017ko apirilaren 4an. “Batzuk” aldarripean. Euskararen aldeko martxak Zubietan, Usurbilen eta Aginagan osatu zuen 11 kilometroko ibilbide zatian eskuz esku eraman zuten lekuko preziatua herri eragile ezberdinetako ordezkariek. 

Une hunkigarriak bizi izan ziren, baina ohi denez, konturatzerako ziztu bizian igaro zen Korrika. Uneok berritzear gara orain. Badator 21. Korrika! Asteazken honetan plazaratu dute ibilbidea; apirilaren 12an (ostiralez) 14:30etan helduko da Aginaga, Usurbil eta Zubietara.

Girotzen hasteko… 20. Korrika oroitu nahi? Irudiokin 2 urte atzera egingo dugu. Eta bide batez, datorren 21. ediziorako prestatzen hasi!

20. KORRIKAREN BIDEOAK:
Santuenea
Zubieta
Aginaga

Korrika, Zubietan barrena


Korrika, Santuenean


Usurbilgo kaxkoan eta Kalezarren


 Atxegaldetik Aginagara

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.