Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

GuraSOSen Hitzartu planak Hernaniko Oronatik Foru Aldundira eginiko bidea iruditan

Azken urtebetean, Gipuzkoako herritar, eragile eta aditu anitzek herrialde mailan hondakinekin dugun gatazka, elkarrizketaren bidetik, adostasunez konpontzeko bide-orria diseinatu dute; 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Udal Hondakinen Kudeaketa Plan Alternatiboa, GuraSOS-ek abian jarritako Hitzartu parte hartze prozesuaren baitan.

Hitzartu plana ibiltaria izan da bere sortze prozesuan; hamaika dinamika bideratu dituzte Gipuzkoan barrena; gune ireki, parte hartze tailer eta bestelako ekimenekin. Prozesu ibiltari horretan, bi urrats garrantzitsu eman ditu asteotan: abenduaren 29an jendaurrean aurkeztu zuen GuraSOSek urtebetez eginiko lan itzelaren emaitza, eta haurren desfile batekin Gipuzkoako Foru Aldundian erregistratzera eraman zuten Hitzartu plana urtarrilaren 4an. Joan den ostiralean Gipuzkoa plazan egin zuten ekitaldiaren amaieran, Foru Aldundian erregistratu eta foru agintarien esku utzi zuten, erraustegia alboratu, eta Aldundiak gipuzkoarrei ukatutako hitza kontuan izanda, Europako zuzentarauak errespetatuz landu den Hitzartu plana.

Iruditan duzue segidan, Hitzartu planak eginiko bidaia luzearen asteotako azken metroak; Hernaniko Oronako abenduaren 29ko aurkezpenetik, urtarrilaren 4an Foru Aldundian erregistratua izan zen arteko bidaia iruditan. Baita, bi hitzorduon gainean argitaratu genituen albisteen estekak ere:

LOTUTAKO ALBISTEAK
Hitzartu planaren erregistroa

GuraSOSen Hitzartu plana, foru agintarien esku
Haurrak foru agintariei: “Ez dugu ulertzen nolatan ez zareten etorri gaurko hitzordura”
Haurren desfileak eraman du, hondakinekin dugun gatazkaren konponbidea Foru Aldundiraino
Otsaila amaierarako manifestazioa deitu du GuraSOSek Donostian

Hitzartu planaren aurkezpena
“Gordailu inertizatuak”, Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko GuraSOS-en plan alternatiboa
Berme Batzordearen eskaera Foru Aldundiari: “Hitzartu gizarte-ekimenaren ordezkaritzarekin bil daitezela”
Urtarrilaren 4an Donostiako Gipuzkoa plazan, GuraSOS-en hondakinen kudeaketa plan alternatiboaren entrega ekitaldia

IRUDITAN
Argazkitegia: GuraSOSen Hitzartu planaren aurkezpena eta erregistroa
NOAUA! TB

2019/01/04 HITZARTU PLANAREN ERREGISTROA

2018/12/29 HITZARTU PLANAREN AURKEZPENA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.