Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Dagoeneko ia 300 lagun izena emanda, urtarrilaren 27ko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban

By on 2019-01-07 in Aisia, Jendartea, Kirola


Zabalik dago jada Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izen ematea kirolprobak.com atarian. Urtarrilaren 27an ospatuko den mendi bizikleta gaineko probarako inskribatuak ziren 297 lagun, astelehen goiz honetarako. Usurbil, Donostialdea, Tolosaldea, Buruntzaldea, Oarsoaldea, Urola-Kostako lagunak bereziki. Bizkaia eta Nafarroa aldetik ere izen ematera animatu dira.

Urte berrian sartu ginen unean zabaldu zuten izen emateko epea, hilaren 25era arte egongo da irekita. Prezioa: federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro. Adi, antolakuntzak txaleko bat oparituko die lehenbizi apuntatzen diren 500 partaideei. 

Urtarrilaren 27an, 9:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko den probarako izena, proba egunean bertan ere eman ahalko da 8:45ak baino lehen. 

1940ko urtarrilak 31-2003ko urtarrilak 26 artean jaio zirenei dago zuzendua hitzordua, nahiz 13-16 urte arteko txirrindulariek ere parte hartu ahalko duten. Beti ere, “baldin eta une oro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izen ematea irisasibtt@gmail.comhelbidearen bidez beteko da”.

Hiru ibilbide izango dira aukeran: erraza (25 kilometro), ertaina (31 km) eta gogorra (40 km artekoa).

Irisasi BTT 2019 “Hotzak Akabatzen” probarako izen ematea
Epea: urtarrilaren 1etik 25era.
Zehaztasunak: urtarrilaren 27an (09:00etan Mikel Laboa plazatik) ospatuko den Irisasi BTT “Hotzak akabatzen!” probarako izen ematea urtarrilaren 1ean irekiko dute.
Nori zuzendua: 1940ko urtarrilak 31-2003ko urtarrilak 26 artean jaio zirenei.
Hiru ibilbide aukeran: erraza (25 kilometro), ertaina (31 km) eta gogorra (40 km artekoa).
Zehaztasunak: “Txaleko bat opari izena emanten duten lehendabiziko 500 partaideentzat. Probaren egunean ere izena emateko aukera izango duzu (8.45 baino lehen) eta 25€ko prezioa izango du, federatu zein federatu gabeentzat. 13-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da. Gipuzkoako Diputazioak basoen eta naturaren kontserbazioa lortzeko kudeatzen dituen bideak eta ingurune babestuak erabiltzen ditugu IRISASI BTT trabesia antolatzeko. Beraz, errespetatu beti antolakuntzak ezarritako eta balizatutako ibilbidea, bertatik atera gabe”. 
Izen ematea: urtarrilaren 1etik 25era, kirolprobak.com atarian. Federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro. Egunean bertan, 8:45ak baino lehen, 25 euro federatu gabeek eta federatuek.
Informazio gehiago:
andatzamendizale.info
irisasibtt@gmail.com
Antolatzailea: Irisasi BTT.
Babeslea: Usurbilgo Udala.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.