Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Haurrak foru agintariei: “Ez dugu ulertzen nolatan ez zareten etorri gaurko hitzordura”

Gonbita luzatua zien GuraSOSek Gipuzkoako foru agintariei baina hitzordura ez dira agertu. Foru agintariez ari gara. Azken urtean Gipuzkoako hainbat herritar, eragile eta adituek Hitzartu prozesuaren baitan auzolanean landu duten 2019-30 urte arterako hondakinen kudeaketa plana eskura eman nahi zieten. Aipatu moduan ordea, Gipuzkoa plazan, Diputazioaren egoitza atarian egin duten ekitaldira ez da agertu herrialde mailako agintaririk. 

“Ez dugu ulertzen nolatan ez zareten etorri gaurko hitzordura”, adierazi die foru agintariei, GuraSOSen ekitaldian zehar hitza hartu duen haurretako batek. Ez dute ulertzen ezta, azken hiru urteotan foru agintariek haien gurasoekin biltzeari uko egin izana. “Gogor lan egiten ari dira gu babesteko, baina halere mespretxatu egiten dituzu jarrera horrekin”, aurpegiratu die Gipuzkoan agintzen ari direnei.

Eskaera argia helarazi diete. “Berme Batzordeak berak ere eskatu dizuen bezala, gure gurasoekin bil zaiteztela eta guztien artean itzul diezaguzuela lasaitasuna berreskuratzeko dugun eskubidea”. Segidan duzue airearen kutsadura edo erraustegiaren eragin gunean ekoiztutako elikagaietako ingestioa dela eta, arriskupean bizi diren haurrek plazaratu duten adierazpena osorik.

Joxe Mari Izeta: “Haurren babesa bermatzeko benetako plan alternatiboa prestatu dugu”
Ostiral eguerdi honetan GuraSOSek Foru Aldundian Hitzartu plana erregistratu aurretik, taldeko lehendakari Joxe Mari Izetak zioenez, “ez gatoz liskar bila, proposamenak egitera gatoz, urte luze batean egindako lan bat ekartzera gatoz”. Argi zioen moduan, “legez eta giza legez agintariei 2016. urtean egitea tokatu arren, egin ez zutena guk egin dugu herritarren bultzadarekin, parte hartze prozesuak eginez. Herritar guztion indarrak batuz, eta haurren babesa, beraien osasuna eta etorkizuna bermatzeko benetako plan alternatibo bat prestatu dugu”. 

GuraSOS 2016ko maiatzean jendaurrean aurkeztu zutenetik egin duten moduan, gaurkoan ere haurrak jarri ditu taldeak gai honen erdigunean; haurrak, haien etorkizuna, eta haien osasuna. “Gaurko protagonistak gure haurrak dira. Gu beraien ordezkari naturalak baino ez gara”. 

Joseba Belaustegi: “Harrizko horma hauek paperezkoak dira, gizarteak du ateak ireki eta zabaltzeko indarra”
Ekitaldi berean, urtebeteko Hitzartu prozesuak izan duen emaitza praktikoa nabarmendu du GuraSOSen ordezkari Joseba Belaustegik. “Hondakinen kudeaketarako plan bat du gizarteak; irizpide garbi batekin, osasun aldetik babesik handiena duena”. 

Gizarteak berea duen ingurumen eta osasuna babesteko GuraSOS Gipuzkoan egiten ari den ahalegina, ez da ahalegin isolatu bat, Belaustegik gogorarazi duenez. AEB, Holanda, Norvegia, Colombia, Australia eta munduko beste hainbat herrialde jarri ditu adibide gisa. Munduko txoko anitzetan, “gure haurrentzako etorkizuna eta ingurumena babestea eskatzen ari dira”. 

“Nortzuk daude horren kontra?”, galdetzen zuen Belaustegik. Esaterako, erraustegiei oso lotuak dauden petrolio-enpresak. “Plastikoa petrolioa da, plastikoa erretzea komeni zaie”. Argi zioen, aurrean “harresi gogorrak ditugu. Entzungorrarenak egiten ari dira, badirudi ez diegula min edo kalterik egiten, gezurra da ordea. Harrizko horma hauek paperezkoak dira, gizarteak du ateak ireki eta zabaltzeko indarra. Gaur haurrek emango dute lehen pausoa”. 


ARRISKUPEAN BIZI DIREN HAURREN ADIERAZPENA

Gu, airearen kutsadura edo erraustegiaren eragin gunean ekoiztutako elikagaietako ingestioa dela eta, arriskupean bizi garen haurrak. 

Gogorarazi nahi dugu haurraren eskubideen Konbentzioa giza eskubideetako nazioarteko itun bat dela, zeinen 24 artikuluak gure osasunaren maila goreneko babesa bermatzen digun, poluzioarekin kalteberenak garelako.

Foru-agintariek zuen eskuetan duzuela osasun-arduradunen eta zientzialarien txosten bat ,non gizarteak pentsatzen duena esaten dizuen: jendartearen gehiengoak nabaritzen du eta ez du onartzen erraustegiak eragiten duen arrisku larria.

GALDETZEN DIZUEGU…
Andoain, Lasarte, Usurbil, Zubieta, Añorga, Urnieta, Errekalde, Hernani, Astigarraga, Aiete, Benta Berri, eta abarreko haurrok sentitzen dugun beldurra imajina dezakezue?
Ikustezinak ote al gara?
Bihozgabeak al zarete?
Enpatia eta lankidetza erakusten dizkigute eskolan. Utziko al diozue behingoz,  hauteskundeetan notarik onenak nork ateratzen dituen harropuzteari?

EZ DUGU ULERTZEN…
nolatan gaurko hitzordura etorri ez zareten edo nola den posible hiru urtetan gure gurasoekin elkartzera ukatu izana. Gogor lan egiten ari dira gu babesteko, baina halere mespretxatu egiten dituzu jarrera horrekin. Aldiz, ez duzue inolako arazorik erraustegien elkarteekin biltzeko.

ESKATZEN DIZUEGU…
Berme batzordeak berak ere eskatu dizuen bezala, gure gurasoekin bil zaiteztela eta guztien artean itzul diezaguzuela lasaitasuna berreskuratzeko dugun eskubidea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.