Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Gautxorientzako Aros Dj eta goiztiarrentzako Andatzara igoera, urte berriko lehen hitzorduak

By on 2018-12-31 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura

2018a agurtzear gara, 2019ra begira jartzeko unea dugu. Urte berria hasteko bi proposamen heldu zaizkigu NOAUA!ra. Gauerdiko hamabi mahats aleak irentsi ostean, Aros Dj-arekin dantza batean plazaratzeko hitzordua batetik. Goizaldeko 1:00ean hasita, kasik eguna argitu arterainoko bidea girotuko ditu Usurbilgo Udalak antolaturiko saioak, tabernen bueltan parrandan murgilduko diren gautxoriak.

2019ari ongi etorria Andatza gainean
Parrandarako proposamenaren aurrean bestelako alternatibarik ere bada. Usurbilen ere urte berriari mendian ongi etorria emateko ohitura bizirik dago. 2018a agurtu eta 2019ari harrera egiteko Andatza gainean hitzartu gaitu berriz, herritar talde batek. “Beste urte berria gainean dugula eta, urtarrilaren 1ean, azkeneko urteetan bezala, Andatza mendian goizeko 10:00etan elkartzeko gonbita luzatzen dugu. Txanpan pixka bat edango dugu”. Ondoko irudian, urte hasieran Andatza igor zirenek atera zuten talde argazkia.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.