Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Eskuzabal portatu da beste behin, Hurbilagoren Gabonetako Zozketa

By on 2018-12-31 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola

Usurbilgo bizilagunek tokiko merkatari eta ostalariei agerturiko konfiantzak eta Usurbilen bertan, bertako saltokietan kontsumitzeak sariak ekarri ohi ditu urte amaieran. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Eskuzabal portatu dira herriko merkatari eta ostalariak biltzen dituen Hurbilago Elkartea.

Astelehen arratsalde honetan ospatu den 9. Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa antolatzearekin batera, lasterketa amaieran ere hainbat sari banatu ditu frontoian, Hurbilagoren Gabonetako Zozketaren baitan; tabletak, patina, bizikleta… Mozorro originalena ere saritu nahi izan dute. Eta Gabonetako Zozketako sari potoloa ere banatu dute; Hurbilago Elkarteko saltokietan xahutzeko 500 euro! 

Segidan duzue, lasterketa amaieran frontoian egin den zozketako sarituen zerrenda. Zorionak!

HURBILAGOREN GABONETAKO ZOZKETA
Tabletak:
-Beñat Eizagirre Arruti.
-Guillermo Rueda.
-Unai Zabala Tapia.
-Lorea Arantzazistroki.
-Elene Iparragirre.

Bizikleta:
-Haritz Urdanpilleta.

Lasterketako mozorro originalenari saria:
Antonio Jimenez.

Patina:
Xabi Santos.

Hurbilago Elkarteko saltokietan xahutzeko 500 euroko saria:
Garazi Tapia.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.