Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbilgo Udalak lan eguna du gaur

By on 2018-12-06 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin


Ez zuten ohiko astelehena izan abenduaren 3an; Euskararen Egunez jai egun zuten Usurbilgo Udalean. Eta ez dute ohiko osteguna gaur (abenduak 6) bertan. Egutegi askotan gorriz ageri zaigu gaurko eguna, jai egun gisa, baina ospatzeko ezer ez dutela eta, zabalik eta ohiko ostegunetan bezala lanean jardungo dute udal zerbitzuek.

Egutegi propioa izateko norabidean, Euskararen Nazioarteko Egunez jai egin zuten, eta Espainiako Konstituzioaren Egun honetan aldiz lan eguna izango dute. Hainbat urtez modu honetan funtzionatzen daramate. “Badira urte batzuk Usurbilgo Udaleko langileen gehiengoak, egutegi propioaren norabidean, abenduaren 3a jaiegun bihurtu zutela, eta, kontrara, abenduaren 6ean, jaiegun arrotza dela sinetsita eta Espainiako Konstituzioaren urteurrenean ezer ospatzeko ez dugula iritzita, lan egiten dutela”, ohar bidez Udaletik aditzera eman dutenez.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.