Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Urteko azken NOAUA! astekariak, abenduaren 14an eta 21ean

By on 2018-12-06 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin


Eskuartean duzuen aste honetako aldizkariaren ostean, hurrengoa hamabost egun barru! Abenduaren 7ko astean ez da NOAUA!rik izango. Abenduan zehar, bi zenbaki argitaratuko ditugu; hilaren 14ean eta 21ean. 21ekoa gabonetako gehigarriarekin eta 2019rako egutegiarekin. Aldizkarirako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue etorri NOAUA!ren egoitzara edo emailez helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera.

Bazkidetza egin eta irabazi gabonetako otar bat
Ez zarela NOAUA!ko kide? Adi, kultur elkarteko egoitzara etorri eta bazkidetza orain tramitatzen baduzu, produktu eder eta ugariez hornituriko otarra irabazi ahalko duzu abenduan egingo dugun zozketan. Ohi bezala, urtean zehar proiektu hau babesten duzuen guztion artean saski ederrak zozketatuko ditugu. Zorte on!

 

Inauteri Festarako gaia, zuen esku
Kirolariak, sukaldariak, pertsonaia historikoak… Atzoko eta gaurko aurpegi ezagunez bete zitzaigun Usurbil azken Inauteri Festan. Eta 2019koan zer eraman nahi zenuke soinean? Proposatu martxoaren 2an (larunbatez) ospatuko dugun mozorro festarako gaia, tabernetan jarri ditugun zerrendetan; Txiribogan, Txirristran, Bordatxon, Artzabalen, Gurian, Bentan, Antxetan, Aitzagan eta Kaffan. Edo emailez elkartea@noaua.eus helbidera idatzita. Jasotako zuen ekarpenen artean hautatutako gaia, urteko azken NOAUA!n, hau da, abenduaren 21eko aldizkarian, web orrian nahiz sare sozialen bidez plazaratuko dugu. Parte hartu eta erabaki! 2019ko Inauteri Festarako gaia zuen esku!

Aurreko edizioetakoak ez errepikatzeko, egin dezagun denboran atzera eta gogora ditzagun 2000. hamarkada hasieratik hona Usurbilen ospatu diren mozorro festetarako hautatu izan diren gaiak:
2019/3/2: ?
2018: ospetsuak.
2017: Ingurumena.
2016: lanbideak.
2015: ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: musika.
2012: mitologia.
2011: itsasoa.
2010: zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: xomorroak.
2007: Brasil.
2006: marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: munduko kulturak.
2002: extralurtarrak.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.