Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

San Tomas Azokako txapelketetan izen emateko azken egunak, abenduaren 10etik 13ra

By on 2018-12-06 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Aurreko astean etorri ziren abenduaren 16an ospatuko dugun San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan izen ematera lehen ekoizleak. Gogoan izan, bi lehiaketa hauetarako produktuak ekartzeko datorren astean izango duzue azken aukera; abenduaren 10etik 13ra hain zuzen.

Parte hartzeko baldintzak ohikoak izango dira, baina adi; sari banaketan berrikuntzak txertatu ditugu! Laster, xehetasun gehiagoren berri.

SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Azaroaren 26tik 30era eta abenduaren 10etik 13ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak…
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez… elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore…) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.