Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Herri Txiki, Infernu Handi” saioak Aginagan eginiko grabazioen proiekzioa abenduaren 14an

By on 2018-12-06 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin


100 atal bete berri dituen Euskal Telebistako “Herri Txiki, Infernu Handi” saioak 2019an zehar eskainiko dituen programak grabatzen segitzen du. Azaroa amaieran Aginagan izan ziren Mikel Pagadi, Zuhaitz Gurrutxaga eta igande gaueko 22:00etan ETB-1-ean eskaintzen duten saioko lan taldea, hainbat aginagarren hitzak eta irudiak biltzen. 

Egunotako grabazioak bideo batean bildu eta abenduaren 14an proiektatuko dituzte iluntzeko 20:00etan hasita, Aginagako Elizan. Horrekin batera, Zuhaitz Gurrutxagaren eta Mikel Pagadiren bakarrizketa saioez gozatu ahalko da. Sebastian Lizaso bertsolaria bertsotan entzungo dugu. Egunotan eta abenduaren 14an bildutako irudi eta ahotsak aurrerago eskainiko ditu Euskal Telebistak.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.