Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskarari gorazarre, Usurbilgo Artisten emanaldian

By on 2018-12-03 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Beste hainbatetan bezala, atzo ere argi utzi zuten, abesti hark zioen moduan, Usurbilgo elizaren horma pareko oholtzan. Sortzaileen herria dugu Usurbil. Denetariko artistak ditugu, bakoitzak beretik duen onena emateko prest beti, igandean erakutsi zuten moduan. Ez dugu urrutira jo behar, bertsotan, trikitia jotzen, dantzan, poesia errezitaldian, abesten, musika jotzen, sortzen… dabiltzan lagunak bilatzeko. Denetariko artistez osaturiko talde anitza dugu Usurbilen. Denetariko sormen eta gaitasunek dute lekua, belaunaldi ezberdinek dute txokoa bertan.

Euskaraldiari, euskarari abestu, errezitatu… zioten abenduaren 2an. Herritik herriarentzat. Beste behin, sormenaren ikuspegitik Usurbilen dugun aberastasuna plazaratu dute Euskaraldiaren aitzakian. 

Parte hartu duten artistak
Aurkezleak: Eli (Ixabel Agirresarobe) eta Patxi (Pako Agudo).
Aitor Agirre (bertsotan eta dantzan aritu da).
Ugaitz Agirre (poesia errezitatzen).
Mikel Alkorta (trikitiarekin).
Jurgi Fuentes (Mikel Alkortak trikitiaz abestu dituen bertsoak sortu ditu).
Orbeldi Dantza Taldea
Manex Torrealdai (trikitiarekin).
Josune Aranburu (kitarrarekin abestu du).
Ixak Arruti (Josunerekin eta Natali taldearekin batera pianoan).
Natali Izagirre (abesten).
Luken Arkarazo (abesten eta kitarrarekin).
Jokin Irastorza (bateria jolea).

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.