Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aldaketak Lurraldebusen, N-634 errepidea itxita baitago Orio-Zarautz artean

By on 2018-12-03 in Hirigintza, Jendartea with 0 iruzkin


Larunbataz geroztik N-634 errepidea itxita dago lanengatik Orio eta Zarautz artean. Ondorioz, Zarautzetik Urbil arteko bidea A-8 autopistatik egingo dute autobusek. Urbilen anezka zerbitzua jarriko da. Honenbestez, Usurbil eta Urbil arteko bidea anezka zerbitzu honetan egin beharko da. Eta gero, han Donostia nahiz Oriorako autobusa hartu. Hala azaldu du Lurraldebusek ostiral honetan plazaratu duen oharrean: 

LURRALDEBUSEN OHARRA
“Abenduak 1 eta 3 artean, N-634 errepidea itxita egongo da Zarautz eta Orio artean. Lurraldebusek anezkak jarriko ditu Orio eta Urbil artean UK09 Zumaia>Donostia linearekin loturak bermatuz bi noranzkoetan.

Lurraldebusen UK09 Zumaia>Donostia lineak Zarautz eta Urbil arteko ibilbidea autopistaz egingo du. Orio eta Usurbilgo erabiltzaileek Urbilen egingo dute anezka eta UK09 arteko autobus aldaketa

Gaueko UK49G lineak ere anezka zerbitzua izango du Urbil eta Orio artean, 23:00etatik 05:00ak arte, bi orduko maiztasunarekin. 

Informazio gehiago 900 300 340 telefono zenbakian”.

Informazio gehiago:
lurraldebus.eus
900 300 340

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.