Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

40 urtez Usurbilen gazte antolakuntzan

By on 2018-12-01 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura, Politika


40 urte betetzear ditu Ezker Abertzaleko gazte antolakuntzak Euskal Herri mailan. Urtemuga honen testuinguruan, “Bulkada berrien garaia da” dinamika abiatu dute Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Euskal Herrian. “Dinamika honen asmoa Gazte Antolakuntzaren bilakaeran geldialditxoa egin eta egindakoaren perspektibaz zein egingo dugunaren anbizioaz gazte borroka balioan jartzea da. Zurekin egin nahi dugu”.

Lau hamarkada hauetan gazte antolakuntzan parte hartu duten herritarrak bildu nahi dituzte. Topaleku horren isla izan da larunbat goiz honetan, Mikel Laboa plazan atera den talde argazkia. Ondoko irudian, 40 urteotan gazte antolakuntzan parte hartu duen belaunaldi ezberdinetako herritar taldea duzue. 

Usurbilgo Ernaik deitu ditu talde argazkira. Azken urteotan egin duten moduan, 4. Gazte Topaketak antolatzen dabiltza abendu amaierarako. Urtemuga berezi honek ere bere tartea izango du, abenduaren 26tik 28ra egitekoak dituzten topaketa hauetan. Zenbait saio berezi iragarri dituzte, eta tartean, gazte antolakundearen 40. urtemugako afaria Aitzagan.

“Ia 40 urte dira gazte antolakuntza eta borrokari egin geniola. Eta hemen gaude, bizirik eta indartsu. Bulkada berrien garaia da! dinamikarekin urteetako borrokaren uzta jaso eta aurrera begira jartzen gabiltza. Belaunaldi desberdinen arteko afarira gonbidatzen zaitugu, harremanak sendotu eta esperientzia zein hausnarketak konpartitzeko. Animatu!”, hortxe Ernaik luzaturiko gonbita. Segidan, 4. Gazte Topaketen egitaraua.

Gazte Topagune berezia
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak 2019an 40 urte beteko dituen honetan, herriz herri dinamika ezberdinak bideratu nahi dituzte, gazte antolakundeen memoria liburu batean bildu eta lau hamarkada hauetan gazte antolakundeetan parte hartu duten gazteak elkartu. Dinamika, 2019ko apirilaren 19tik 22ra, “Askatasuna taupadak independentziara!” aldarripean, Lemoan ospatuko den Euskal Herri mailako Gazte Topagune erraldoiarekin borobilduko dute.

4. GAZTE TOPAKETAK USURBILEN
Abenduak 26, asteazkena
18:00 “Musika eta Politika III” Sutegin.
22:00 Filma Sutegin.

Abenduak 27, osteguna
11:00
 “Jaia bai, borroka ere bai!” Potxoenean.
17:30 “Gazte eta Prekario” tailerra Potxoenean.
22:00 “Hiru izar askatasunaren izenean”.

Abenduak 28, ostirala
11:00
Mural margoketa.
17:30 “40 urtez borrokan. Lehen urratsak” Gazte Antolakundearen sorreraren inguruko saioa Potxoenean.
21:00 Gazte Antolakundearen 40. urtemugako afaria Aitzagan.

Antolatzailea: 
Usurbilgo Ernai.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.