Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

20. urteurrena ospatzearekin batera, Joseba Tapiak egitasmo berri bati ekingo dio abenduaren 9an

By on 2018-11-29 in Euskara, Kultura

Joseba Tapiak bakarko ibilbideari ekin zionetik 20 urte bete dira. Urteurrena ospatzeko Vint Anys izeneko kontzertu berezia eskainiko du abenduaren 9an igandea Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Gaur eman ditu jaialdiaren xehetasunak.

Vint Anys egitasmo berri baten abiapuntua izango da. Joseba Tapiak talde berri bat osatu du eta birako lehen emanaldia abenduaren 9an eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Sarrerak jada salgai dira, ondoko esteka honetan: Joseba Tapia Victoria Eugenia Antzokian.

 

Herri musika duintzearen alde

Herri musika (edo musika popularra) berritu eta duintzeko xedez ekin dio Vint Anys egitasmoari. Nerea Erbiti, Jon Celestino, Garazi Petrirena, Asier Ituarte, Ines Sastre, Iñigo Telletxea, eta Iker Uriarte musikariak izango ditu bidelagun. Bira amaieran disko berri bat egingo dutela iragarri du Tapiak.

 

Leturiak ere hartuko du parte

Abenduaren 9an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen emanaldia Xabier Leturia omentzeko baliatuko du. Horretaz gain, Xabier Amuriza, Arkaitz Miner eta Niko Etxart izango dira Vint Anys kontzertuko gonbidatu bereziak.

 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.