Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Zubietako hipodromoa, Huntzaren disko berriko bideoklipean

By on 2018-11-28 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura


“Xilema” izeneko disko berriko lehen bideoklipa plazaratu du Huntza musika talde ezagunak. “Lasai, lasai” abestiari lotutakoa hain zuzen. Bideoa ikusi baduzue, jabetuko zineten; Urbasan eta Zubietako hipodromoan grabatu zuten urriaren 12an eta 13an. Huntzaren disko berria Durangoko Azokan eskuratu ahalko duzue. Diskoa Haritz Harreguy usurbildarraren Urdaiagako estudioan grabatu dute.

Azoka berean kontzertua eskaintzekoak dira abenduaren 5ean, gaueko 23:00etan hasita Plateruena Kafe Antzokian. Gero Kataluniara doaz; abenduaren 28an Bartzelonan eta 29an Salt herrian (Gironan) joko dute.

Informazio gehiago: huntza.eus

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.