Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

ETB-ren “Herri Txiki, Infernu Handi” Aginagan

By on 2018-11-28 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura


Euskal Telebistak “Herri Txiki, Infernu Handi” saioaren 100. saioa eskainiko du igande honetan (abenduak 2), gaueko 22:00etan hasita, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagarekin. Programaren ibilbide arrakastatsua hasi zuten Goizuetara itzuliko dira. Bitartean, saio berriak grabatzen segitzen du “Herri Txiki” saioko lan taldeak. Egunotan Aginagan dira; Aginaga eta aginagarrak erretratatu eta elkarrizketatzen.

Egunotako grabazioak bideo batean bildu eta abenduaren 14an proiektatuko dituzte iluntzeko 20:00etan hasita, Aginagako Elizan. Horrekin batera, Zuhaitz Gurrutxagaren eta Mikel Pagadiren bakarrizketa saioez gozatu ahalko da. Sebastian Lizaso bertsolaria bertsotan entzungo dugu. Egunotan eta abenduaren 14an bildutako irudi eta ahotsak aurrerago eskainiko ditu Euskal Telebistak.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.