Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hezkidetza programa aurkeztuko dute, azaroaren 13ko Berdintasuna Erein gunean

By on 2018-11-08 in Jendartea with 0 iruzkin


Usurbilen berdintasunaren gaia eremu ezberdinetan nola ikusten dugun adierazi, iritzia eman, zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko aukera izango da, tarteka egin ohi duen moduan, Berdintasuna Erein guneak datorren astearterako (azaroak 13) 17:30etan Potxoenean deitu duen batzar irekian. Oraingoan gainera, Hezkidetza programa aurkeztuko dute.

Aurkezpenerako Arremanitz kooperatibako kideak gonbidatu dituzte. Arremanitzekoek hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatuko dituzten talde zein pertsonak prestatzen eta laguntzen dihardute. “Gure xedea sexuen aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea da, plazera eta zaintzak jendartearen erdigunean jarriz”. Arremanitzek herriko ikastetxeetan lanean dihardu. Hezkidetza programa aurkeztuko dute datorren astearteko saioan. Informazio gehiago: arremanitz.eus

“Parte hartzera gonbidatzen zaitugu”
Berdintasuna Erein gunetik hilaren 13rako deitu duten batzarrean parte hartzera gonbidatzen dute.
“Usurbilen berdintasunaren alde lanean jarraitzen dugu eta horregatik herritar guztien iritziak eta ikuspegiak jasotzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Berdintasuna Erein gunean bilera bat antolatu dugu datorren astean. Alde batetik une honetan Usurbilen zer lantzen ari garen jakinarazteko eta herritarren nahiak aztertzeko eta beste alde batetik Hezkidetza programaren aurkezpena egiteko, Arremanitz taldearen eskutik. Parte hartzera gonbidatzen zaitugu eta interesa izango duen edozeini gonbidatzera animatzen zaitugu”. 

Hitzordua
Eguna: azaroak 13, asteartea.
Ordua: 17:30.
Tokia: Potxoenea.
Deitzailea: Berdintasun Kontseilua.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.