Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Gutxieneko zerbitzuak ostiralean Lurraldebusen, lanuzteengatik

By on 2018-11-08 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin

Lau orduko lan uztea iragarri dute Euskotreneko langileek ostiral honetarako, azaroak 9. Lan uztea maiatzean 2017-2020 urtera arterako lan hitzarmena sinatu zuten sindikatuek deitu dute, maiatzean zuzendaritzarekin sinaturiko lan-hitzarmena indarrean jartzea exijituko dute, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez baitu onartu.  

Bi orduko lan uztea egingo dute goizez, 11:00-13:00 artean; beste bi ordu arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Ondorioz, gutxieneko zerbitzuak iragarri dituzte ordu tarte horietan. Lan uzteek Lurraldebuseko zerbitzuetan eragingo dute. Tartean, Zumaia Donostiarekin lotu, eta bidean, Usurbildik igarotzen den UK09 linean. 

11:00-13:00 artean, zerbitzu bakarra egongo da Zumaiatik 12:35ean abiatuko dena Zumaiara.  Donostiatik zerbitzu bakarra baita Zumaiara, 11:45ean. Arratsaldez, 18:50ean Zumaiatik Donostiara, 19:45ean Donostiatik Zumaiara. Lurraldebusetik ohartarazi dutenez, “beste geltoki eta Lurraldebuseko lineak agiri honetan aipatu ez direnak, ez dute hasiera batean aldaketarik jasango”. 

Informazio gehiagorako:
lurraldebus.eus
900 300 340

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.