Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

GuraSOS-en babes kutxak Usurbilgo hamar saltokietan eskuragarri

By on 2018-11-08 in Ekonomia, Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Gogoan izango duzue urriaren 7an, etorkizuna kolore biziz margotu eta idaztera gonbidatu zituen GuraSOSek haur eta gaztetxoak Usurbilgo frontoian. Igande goiz hartako ekimeneko marrazki eta hitzekin apaindutako babes kutxak, 10 eurotan salgai jarri ditu GuraSOS-ek. Usurbilen saltokiotan eskura ditzakezue: Lizardi, Laurok, Otargoxo, Kaffa, Txalaka, Iturralde botika, Alkartasuna, Iratze naturtenda, Ines ileapaindegia, Intza ileapaindegia.

Aproposa besteak beste, badatozen eguberriotan opariak egiteko. Haurrak, ingurumena eta elkarbizitza babestea sustatuko duten kutxa hauek salduta bildutako laguntza, Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarekin dugun arazoa konpontzeko bide-orria diseinatuko duen Hitzartu herritarren parte hartze prozesuaren gastuak ordaintzera bideratuko da. “69.119 haur/gazte, ikasle gipuzkoarrak, gure laguntza beharran daude”, ohartarazten du GuraSOS-ek.

Abian duten prozesua, “herritarrekin laguntzarekin egin nahi dugu. Denok gure poltsikotik pixka bat jartzen badugu, lan bikaina egingo dugu, herritarrengandik herritarrengana bideratutako plan bat”. 

Usurbilen sortuak
Urriaren 7an Usurbilen haurrek, GuraSOSek frontoian deitutako tailerretan sortutako marrazki eta hitzekin apainduak daude Nantesen (Bretainia) ekoitzi diren kutxa hauek. Eta barruan gailetak eta postalak dituzte. Postaletako batean hala irakurri dugu. “Gure haurren begiradak berritzen du itxaropena guregan eta goizero sinestu arazten digute ez dela berandu. Inoiz ez dela berandu Gipuzkoa osasuntsuago baten alde egiteko”. Postala, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori zuzendua dago.

Babes kutxak salgai non dagoen jakiteko informazio guztia gurasos.org atarian jasoko duzue. Zerrendara batu nahi duen saltokiak idatzi dezala email bat komunikazioa@gurasos.org helbidera. Emailean saltokiaren izena, herria, helbidea, e-posta helbidea eta telefono zenbakia zehaztu. 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.