Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Adi, Euskaraldirako txapak azaroaren 16an banatuko ditugu

By on 2018-11-08 in Euskara, Jendartea with 0 iruzkin


Gorantz doa, gorantz, jada Euskaraldiarekin bat egin duen herritar kopurua. Dagoeneko 700 herritar baino gehiago daude izena emanda, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ekimenerako. Horrekin batera, 30 eragileek baino gehiagok babestu dute baita Euskaraldia.

Adi, izena emana duzuen guztiontzako, Belarriprest edo Ahobizi zareten adierazi eta 11 egunez soinean eraman beharko dituzuen txapak azaroaren 16an banatuko ditugu egunean zehar Potxoenean eta NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan, eta arratsaldez, frontoi inguruan egingo den gaztain janaren eta NOUAUA!ren Kulturaldiaren baitan, Sutegin antolatu dugun “EUskaraldirako 4 aitzakia” antzezlanaren bueltan.

Segidan dituzue Euskaraldira begira datozen deialdien berri:

EUSKARALDIA
Azaroak 12, astelehena
18:00
Herri eragileetako ordezkariekin batzarra Potxoenean.

Azaroak 16, ostirala: txapa banaketa
Goizean zehar,
txapak eskuratzeko aukera Noaua!n eta Potxoenean. 
17:00-20:00 Gaztain jatea etatxapak eskuratzeko aukera frontoi inguruan.
19:30 “Euskaraldirako 4 aitzakia: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi” NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan iragarria dagoen antzezlana Sutegiko auditorioan.

Azaroak 20, asteartea
18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.

Azaroak 23, ostirala: Euskaraldiaren hasiera
8:00
Euskaraldiari hasiera emateko 11 suziri.
Egunean zehar, musika plaza inguruan.
17:00 Bihurri Ludotekan zinea euskaraz eta palomitak 6 urte arteko haurrentzat. Sarrera: doan.
17:30 Taloak frontoian.
Ondoren, Orbeldi dantza taldearen emanaldia eta Errebal taldearen dantza musikatua frontoian.
19:00 Andatza M.K.T.-ren Mendi Astearen baitan, “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Sutegiko auditorioan.

Izen ematea:
-NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan.
-Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.
-NOAUA!ren Kulturaldiko Sutegiko ekitaldietako mahaian:
Azaroak 10, larunbata: 21:30-22:00.
Azaroak 11, igandea: 18:30-19:00.
Azaroak 14, asteazkena: 19:00-19:30.
Azaroak 16, ostirala: 19:00-19:30.
Azaroak 17, larunbata: 18:30-19:00.
Azaroak 18, igandea: 18:30-19:00.
Tokia: Sutegi.

Informazio gehiago:
usurbil@euskaraldia.eus
usurbil.euskaraldia.eus
Facebook: Euskaraldia Usurbil
Twitter: @EuskaraldiaUsur
Youtube: Euskaraldia Usurbil

11 EGUN EUSKARAZ-2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?
Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:
Ahobizi: ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?
-Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
-Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna banio gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
-Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
-Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?
Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan… Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nork har dezake parte?
16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena:
-Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
-Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.