Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ahobizi eta Belarriprest guztiontzako tailerrak asteazkenetik aurrera

By on 2018-10-22 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura

Euskaldirako atzera kontaketa betean gara jada. Hilabete barru gure hizkuntza ohitura eta jarrerez hausnartzeko ekimen betean izango gara. Euskaraldian euskara ahotan hartu nahiz norberari euskaraz zuzentzeko, Ahobizi nahiz Belarriprest guztiontzako tailerrak antolatu dira asteotarako. Lehenengoa, asteazken honetarako (urriak 24), Ahobizientzat.

Gogoan izan bestalde, zabalik segitzen duela Euskaraldian izen emateko epeak. :

EUSKARALDIA
Datozen deialdiak
-Urriak 24, asteazkena 18:00 Ahobizientzako tailerra Potxoenean, UEMA-ko Jokin Urangaren eskutik.
-Urriak 30, asteartea 18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.
-Urriak 26, ostirala 19:00-20:30 Izen emate mahaia frontoi inguruan.
-Azaroak 5, 18:00 Eragileekin batzarra Potxoenean.

Izen ematea: NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan. Bestela emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.

Informazio gehiago:
usurbil@euskaraldia.eus
usurbil.euskaraldia.eus
Facebook: Euskaraldia Usurbil
Twitter: @EuskaraldiaUsur
Youtube: Euskaraldia Usurbil

11 EGUN EUSKARAZ-2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?
Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:
Ahobizi: ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?
-Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
-Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna banio gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
-Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
-Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?
Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan… Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nork har dezake parte?
16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena:
-Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
-Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.