Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Harria Hitz, ibilbide gidatua urriaren 20ko Mundualdi egunean

By on 2018-10-19 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura

Tarteka Usurbilen antolatu diren ibilbide gidatuen edizio berri bat ospatuko da, larunbat honetako Mundualdi egunean, urriaren 20an. Gogoan izan, herritik barrena egingo den ibilaldirako izena aurrez eman behar da. Lagun kopuru mugatu batentzako lekua egongo da.

Urriak 20, larunbata
Harria Hitz, ibilbide gidatua: Usurbil eta Euskal Kultura garaikidea 
10:00
HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean, frontoitik abiatuta.
11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa.
12:35 Zumeta Arte Estudioa.
“Usurbilen inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobeto islatzen da eztanda horren ondorena. Honen adibide garbia dira bertako herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementu (eskultura, mural, plaza…). Elementu horien bitartez Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutuko dugu, euskal tradizioa eta modernitatea bidai lagun bihurtuz”.

Izen ematea, aurrez: 688 818 017 edo info@kultour.pro
Oharra: plaza kopuru mugatua.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.