Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Zubietak ere bat egin du erraustegia geratzeko urriaren 27ko Donostiako manifestazioarekin


“Errauste planta eta zabortegi kutsakorrak: burua ondo daukanak ez ditu bere etxe ondoan nahi. Bihotz ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez ditu nahi. Zero Zabor, burua eta bihotza”. Zubietako errebote plazan esekia duten pankarta honen aurrean bat egin du errausketaren zero gunean den Zubietak ere urriaren 27rako eragile anitzek, erraustegia geratzeko Donostian deitua duten manifestazioarekin. Herritarrak Gipuzkoako hiriburuan mobilizatzera deitu dituzte, erraustegia geratzera. 

Usurbildarren txanda ostegunean (urriak 18). Agerraldi-argazkia deitu dute Mikel Laboa plazan.

DEIALDIAK
Urriak 18, osteguna
19:30 Agerraldi-argazkia Usurbilgo Mikel Laboa plazan.

Urriak 27, larunbata
17:00 “Erraustegia gelditu!” manifestazioa Donostiako Mendeurren plazatik (Amarako tren geltokitik Urumea ibai aldera joanda dagoen plaza.

“ERRAUSTEGIA GERATU!”: urriaren 27ko manifestaziorako deialdia
Gaur, Gipuzkoako hainbat eragile elkartu gara. Herritarroi mobilizazio jendetsu baterako deialdi bateratu bat luzatzera gatoz. Helburua: Gipuzkoako erraustegia gelditzeko eskatzea.

Gizartea anitza da eta deialdi hau ere horren lekuko. Gipuzkoako erraustegiko lanak gelditu, eta kontratua eten edo deuseztatu behar dela aldarrikatzeko arrazoi asko eta anitzak daude. Baina aldarrikapenean, deitzaile guziok bat egiten dugu. Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean; ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea… Baina bada arrazoi bat gizarte osoak partekatu dezakeguna: Garaiz gaudelako, mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako eta inposaketarik onartzen ez dugulako, sinatutako kontratuari ez! Osasuna, ingurumena eta herritarren interesak lehenetsi! Erraustegia gelditu orain! Kontratua eten!

Horregatik guziagatik, eta agintean daudenak, herritarron nahia kontutan izan behar dutelako, aldarrikapen hau ozen entzun dadin, gaur hemen batu garen taldeok, hots Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOS, Gipuzkoa Zutik, GEIS/OEIT, Eguzki, Greenpeace, ERNAI, ELA, LAB, CCOO, EHNE, ESK, STEILAS, HIRU eta “No +Precariedad”-ek, urriak 27, larunbata arratsaldeko 17:00etan, Donostiako Mendeurren plazatik abiatuta, “Erraustegia gelditu!” lemapean manifestazio baterako deia zabaltzen diegu herritar guziei.

Azken urte honetan, 2018an, eta arrazoi ezberdinak tarteko (osasuna, ingurumen baimenak, jasangarritasun ekonomikoa, legediaren errespetua, …), atzerriko herrialdeetan, gutxienez 18 erraustegi itxi edo geratu dituzte. Eta estatu mailan beste 4.

Hemen ere posible da eta oraindik garaiz gaude! Gure etorkizunak eta ongizateak merezi duelako, gipuzkoarrok kalera atera behar dugu, erraustegia gelditu! exigitzera.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.