Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Oilasko biltzaileen egunarekin itzuliko dira ostiralean Aginagako jaiak

By on 2018-10-11 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura


Amaitzear dute atsedenerako tartea Aginagan. Honez gero indarberrituak behar dute San Praixkuen bigarren eta azken txanpari ekiteko. Ostiral honetan itzuliko da festa giroa Aginagara. Goizean goiz, oilasko biltzaileen kalejirarekin.

Beteranoak goizaldetik hasiko den etxez etxeko biran parte hartzera deitzen ditu Jai Batzordeak, eta gaztetxo eta gurasoentzako eguerdiko 12:00etan Mapilen jarri dute, belaunaldi arteko topaketan biltzeko hitzordua. “Ohitura galdu ez dadin, transmisio lana egiteko egun polita da. Haurrei ilusioa egiten die”, adierazi diote NOAUA!ri Aginagako Jai Batzordetik. 

Aginagan bi festa egun dituzte ospatzeke: urriaren 12 eta 13ko jai egunak. Eta hainbat hitzordu berri iragarri dituzte astebururako. Perkusio tailerra, Txan magoaren bisita ostiralean. Tira-txinas jaurtiketa eta partxis lehiaketa, iaz egin zuten Molto-moto lasterketarekin batera larunbatez.

Hitzorduok aurrez ospatu izan dituzten beste ekitaldi guztiokin batera borobilduko dituzte aurtengo Aginagako jaiak:

AGINAGAKO JAIAK
Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 
Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.
12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.
17:30 Txan magoa.
18:30 Perkusio tailerra.
20:00 Patata tortila txapelketa.
21:00 Gazte afaria karpan.
22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.
23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.
02:00 Dj Seymar.
Ondoren, Karaoke baldarra.

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 
Molto-moto lasterketa.
13:00 Tira txinas jaurtiketa.
16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.
19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.
04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.
07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.