Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

GuraSOS-en igandeko ekimenean eraikitako etorkizun koloretsua, Sutegin ikusgai


Sormen faktoria ederrean bilakatu zuen GuraSOSek Usurbilgo frontoia eta Sutegi, urriaren 7an. Haur eta gaztetxoek duten aurrera begirako ikuspegia, etorkizuna marraztu zuten, kolore biziz gainera. Eta hitza ere jarri zioten. Sormenerako eta jolaserako txokoak antolatu zizkion guraso taldeak etorkizuneko belaunaldiari. “Idatzi eta margotu eta etorkizuna kolore biziz”, hortxe luzatu zieten gonbita.

Lagun arte giro lasaian aritu ziren margotzen frontoian. Marrazki ugari sortu zituzten. Tartean, erraustegiaren aurkako sortze lanak ikusi genituen. Etorkizun koloretsua irudikatzen duen mural handi bat ere diseinatu zuten. GuraSOS-eko kideekin batera, Porrotxen eta Petra Ipurdian Bost Letraren bisita izan zuten etxeko txikienek. Sutegiko erakustaretoan Yolanda Arrietaren hizkuntza jolasetarako laguntza. Marrazketa lanetan laguntzen jardun zuten Susana Martinek, Nora Izagirrek eta Eider Makazagak.

Sutegin ikusgai
Aurreko igandeko haurren sormen lanak ostiralera arte ikusgai izango dituzue Sutegiko erakusleihoan. “Nahi duenak, bere marrazki edo idatzia jasotzeko aukera izango du ostegun eta ostiralean, 18:00-19:00 artean”.

Bestalde, igandean frontoian “osaturiko mural, marrazki eta hitzetatik… batzuk aukeratuko ditugu eta latoizko kutxak apaindu”. Kutxa hauek salgai jarriko dituzte, beste hainbat eragilerekin batera, GuraSOSek ere urriaren 27rako Donostian “Erraustegia gelditu!” aldarripean deitu duen manifestazioan. “Baita ondorengo asteetan ere, beste salmenta tokietan. Horren berri emango dugu GuraSOS-en web orrian”, ohartarazi dute.

Hondakinen kudeaketa plana, erredakzio fasean
Latoizko kutxekin bildutako laguntza abian den Hitzartu parte hartze prozesura bideratuko du GuraSOS-ek. Gogoan izan, Foru Aldundiak urte luzez ukatutako hitza eman nahi diete gipuzkoarrei eta bide-orri bat diseinatu, hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkari elkarlanean konponbide adostua emateko. Aurten abiaturiko prozesu honetatik, herritar nahiz adituen ekarpenekin, etorkizunerako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana erredaktatu eta Aldundiari entregatuko zaio urte amaieran. Une honetan jada, ingeniari talde bat planaren erredakzio lan betean da.

Baina adi, herri ekimen bat dugu honakoa eta laguntza behar du. Urriaren 27ko Donostiako manifestazioan nahiz hortik aurrera, GuraSOS-ek iragarri eta zehaztuko dituen salmenta guneetan eskuratu ahalko dira joan den igandean, haur eta gaztetxoek eginiko sortze lanekin apaindutako latoizko kutxak. Horrekin prozesu hau lagundu nahi da, eta “defentsa juridikoaren finantzaketa ere aurrera eraman behar dugu”.

Laguntza beharrean
Hitzartu babesteko ekimena izan zen joan den urriaren 7koa. “Gure haurrak eta etorkizuna babesteko. Ingurumena eta osasuna lehenetsiko duen adostasuneko irtenbide bat aurkitzeko. Garaiz gaudelako. Denen artean landutakoa beti ere onena izango delako”.

Egun, Hitzartu ia 22.800 euro bildu dira. 80.00 euro behar ditu, hondakinen kudeaketa planaren erredakzioak, herritar epaimahaiek eta parte hartze prozesuak, edota GuraSOS-ek abian dituen ekimen juridikoek eragindako gastuei aurre egiteko. Hitzarturako ekarpenak bideotatik egin daitezke:
Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124
Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165

Informazio gehiago:
gurasos.org

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.