Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Iraultza Txikien kanpaldia eta erraustegira martxa asteburuan Zubietan

Guztia prest behar dute honez gero. Bestelako Euskal Herria amesten duten herritar eta herri mugimenduan topalekuan bilakatuko da Zubieta asteburuan, Lurralde Askea kolektiboak antolatu duen Iraultza Txikien Kanpaldiari esker. Bertaratzen direnek elkarrekin hausnartu, konspiratu, alternatibak praktikan jarri, konplizitateak eraiki edota egin daitekeena irudikatzeko eremuan.

Zubietakoa, “eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia”.  Egitarau oparoa osatu dute. “Interesa dutenentzat, denoi eragiten diguten eta patxadaz lantzeko aukera gutxi izaten dugun gaiez hausnartzeko zortzi saio antolatu ditugu, luxuzko hizlari eta eragileekin”, iragarri dute antolatzaileek.

Gipuzkoa Zutik mugimenduak iganderako antolaturiko buzo zurien martxak borobilduko du asteburua, erakundeetatik erraustegia gelditu zutenei, ekitaldi bidez aitortza publikoa egin ostean. Usurbilen elkarrekin joateko hitzordua finkatu du Erraustegiaren Aurkako Taldeak. Bestela, garraio publikoa baliatzeko deia egin dute.

Adin tarte guztietako herritarrei zuzenduriko kanpaldia izango da. Haur jolasak, kontzertu eta ikuskizunak antolatu dituzte. Elikadura burujabetza ipar duen herri jantokia, prezio herrikoiekin. Hizkuntzari dagokionez, “euskara izango da hizkuntza lehenetsia, eta saio guztietan itzulpengintza bermatuta izango dugu euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, bakoitzak erosoen duen hizkuntzan hitz egin dezakeela bermatzeko”.

Elkarlanean
48 orduko kanpaldia izango da. Horregatik, “dei egiten dugu lotarako zakua, kanpina, musika tresnak eta bizipoza ekartzera. Esan bezala, kanpaldia Zubieta herrian bertan izango da eta belardiak antolatuko ditugu lo egiteko kanpingak jartzeko. Furgonetetan zatoztenontzat, aparkaleku berezi bat prestatuko dugu. Dutxak eta abar ere izango ditugu”, ohartarazi dute.

Elkarlanean antolatu du kanpaldia Lurralde Askea kolektiboak, lagun gehiagorekin batera. “Lurralde Askea kolektiboak sinatzen du, Ongi Bizitzearen euskal errepublika ipar duten lagunen kolektibo txikia. Konpromisoetan oinarritutako desobedientzia zibila eta ohiturei desobedientzia planteatzen dugu bide bezala. Hala ere, argi utzi behar dugu kolektibo txikia dela, kanpaldiak eskatzen duen lana aurrera ateratzeko txikiegia nabarmen. Hain zuzen ere, Lurralde Askeak sinatzen du baina herrigintzako beste esparru askotan lanean ari diren lagun askorekin batera elkarlanean ari gara prestatzen kanpaldia”.

Bertaratzeko gonbita luzatu dute. “Euskal Herri osoko herritar eta herri mugimenduei dei egiten diegu bertaratzera eta asteburu zoragarri bat pasatzera. Bertan konplizitateak eraiki, elkarrekin hausnartu eta konspiratu, egin dezakeguna irudikatu eta alternatibak praktikan jarriko ditugu. Hala ere, batez ere, adin guztietako herritarrok gozatu egin nahi dugu elkarren konpainian”.

Egitarau zehatza plazaratu dute. Hemen duzue:

Iraultza Txikien Kanpaldia
Irailak 21, ostirala
16:00 
Ongi etorria eta asanblada. Espazioa antolatzeko auzolana.
19:00-21:00 “Lurrikaren erdian, gu berri bat?”. Gonbidatuak: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, Emakumeen Mundu Martxa. Amankomunak, Hiritarron harrera sarea.
21:30 Afaria.
Gaubela:“Erradikalak gara!” antzezlana.

Irailak 22, larunbata
09:15 
Asanblada.
10:00 -“Herri mugimenduen eta instituzioen arteko harremanak. Ezinak eta eginak”.
Gonbidatuak: Larraitz Ugarte (EHBildu), Laura Perez (Orain Bai), Maravillas Gaztetxea, Josebe Iturriotz (Medeak).
-“Eraso matxistak gure espazioetan”.
(emakumeentzako saioa, ez mistoa)
Gonbidatuak: Bilgune Feminista, Ezker Abertzalea, Joxemi Zumalabe.
-“Zergatik egiten dugu gizonok eraso? Zer egin egiteari uzteko?”
(Gizonentzako saioa, ez mistoa).
Gonbidatuak: Gizonenea, Zipriztintzen, Toka.
-“Bizitza burujabetza: alternatibak ezagutzen eta saretzen”
Abaraska (Etxebizitza), Orduña (Elikadura), Mbolo Kooperatiba (Lana), Garesko errota (Energia), Koop57 (finantza etikoak), Arteako venta (Elkarbizitza)…
-Jolastu eta eraiki: umeentzako jarduerak, altxorraren bilaketa.
13:30 Bazkaria+bakarrizketa: “Buruhausteak” Nerea Arriola aktorearen eskutik.
15:00-16:00 Emakumeentzako espazioa.
16:00–“Behetik eraldatzen, mugimendu txuri klase ertainekoetatik?”
Gonbidatuak: Gladys Giraldo (mugimendu feministako aktibista kolonbiarra), Anabel Sanz (Ongietorri errefuxiatuak eta Feministaldiko kidea), Afaf Al Haoui (Munduko emakumeak “Babel”).
-“Herri mugimenduen borroka moldeak”.
Eztabaidagai: gatazkak, biolentziak eta aliantzak. Gonbidatua: Joxemi Zumalabe Fundazioa.
-Mahai-ingurua: “Bizitza burujabetza. Lurraldearen birjabetza: herri boterea bizitzarako espazioak berreskuratzeko”.
Gonbidatuak: Amaia Oleaga, Andoni Egia, Beñat Irasuegi.
-Jolastu eta eraiki: jolas libreak, eskulanak, antzerkia sortu, mozorroak…
19:00-21:00 “Elkarrekin konspiratuz, piztu ditzagun etxeak eta kaleak!
Egin nahi dugu zerbait elkarrekin, behetik gora herri boterea eraikitzen”.
20:00 Thourearen inguruan musika, poesia eta misterioa.
21:30 Afaria.
Gaubela: Probresiak eta Rukula.

Irailak 23, igandea
09:15 
Asanblada.
10:00 -“Procés Català, Euskal herrigintzarako ikasgaiak”.
Gonbidatuak: Iñigo Robredo (CUPeko idazkaritza nazionala), Unai Apaolaza (Zergatik ez?), Sortu.
-“Jendarte likidoa, militantzia likidoak? Eraginkortasuna, konpromisoa eta antolaketa ereduak”.
Gonbidatuak: Saioa Iraola (Bilgune Feminista), Txomin Poveda (soziologo eta militantea).
-“Elkarrekin konspiratuz, piztu ditzagun etxeak eta kaleak! Egin nahi dugu zerbait elkarrekin behetik gora herri boterea eraikitzen jarraitzeko?”
-Jolastu eta eraiki. Eskulanak eta jolas libreak.
12:30-13:30 Puntu… eta jarraian? Akanpadaren itxiera.
14:30 Bazkaria.
16:00 Ekitaldia: erraustegia gelditu zutenei aitortza. Erraustegira martxa (Gipuzkoa Zutik).

Oharrak:
-Otorduak herri jantokian, elikadura burujabetza, itzulpengintza zerbitzua saio guztietan, errekan ibiltzea badago.
-Kanpaldian guztiok eman beharko dugu zertxobait, gutxi batzuek dena eman ez dezaten.
-Ekarri lo zakua, kanpina, musika tresnak… eta bizipoza!

Antolatzailea: Lurralde Askea.

Deialdi gehiago…
Irailak 20, osteguna
10:30 
Manifestazioa Lasarte-Oriako Okendo plazatik. “Utzi bizitzak kutsatzeari. Erraustegia gelditzera goaz!”. Deitzailea: Ernai.

Urriak 5, ostirala

18:00 
Ekainaren 9an Parisen abiatu eta urriaren 6an Baionan amaituko den “Tour Alternatiba” “Alda dezagun sistema, ez klima!” aldarripean egiten ari diren bizikleta martxa Donostiara helduko da. Besteak beste, erraustegiaren aurkako ekimenak, bizikleta martxa, ekitaldia… iragarri dira. Informazio gehiago: https://tour.alternatiba.eu

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.