Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Santuenea jaietan, ate joka dugun asteburuan

By on 2018-09-18 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura

Hiru egun eta berriro jai giroan murgilduko gara, oraingoan Santueneakoen eskutik. Irailaren 21etik 23ra festa egunak izango dituzte auzoan. Jan edanik ez da faltako, sardina, piper eta txokolate dastaketarekin. Herri bazkari eta afariak. Haur jolasak. Kontzertuak… 

SANTUENEKO JAIAK
Irailak 21, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Elektro papo elektro txaranga.
19:00 Sardina jana.
21:00 Herri afaria (Txartelak salgai, Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan).
23:30 Kontzertuak: Hartz, Gaitzerdi eta Dj-Ignacio del Fuego.

Irailak 22, larunbata
10:30 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria. (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira)
16:00 Mus txapelketa. (15:30-16:00 izen ematea)
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzaren eskutik.
19:00 Buruhandiak.
21:00 Musikarien afaria.
00:00 Dj UZI CUZY.

Irailak 23, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria (Txartelak salgai, Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan).
17:00 Ttipika dantza gidatuak.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.