Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Agirretxek futbol profesionala uztea erabaki du

By on 2018-08-29 in Jendartea, Kirola


Azken orduko albistea, asteazken goiz honetan eman du ezagutzera protagonistak berak, Realeko sare sozialen bidez. Imanol Agirretxe Arrutik Reala eta futbol profesionala utziko duela iragarri du. 

Aipatu bideo mezuan dioenez, “sentitzen dut momentu honetan bertan erabaki bat hartzeko momentua dela. Erabaki dut Realean pasa dudan etapa hau eta futbolari emandako etapa bukatutzat ematea”. Hartu duen erabakiak ez du atzera bueltarik, “seguru ere bai ematen dudan pausoarekin”. Gaurkoa, “niretzako egun zoriontsua da”.

Atzera begira jarrita oso pozik eta harro agertu da egindakoaz “gauza on pila bat ikusten ditudalako”. Realarekin jokatutako lehen eta azkeneko neurketak izan ditu gogoan. “Batez ere, lehenengo partida lehen mailan, kamiseta honekin jokatzeko aukera izan nuen. Nire azkeneko partidak eta ostikadak ere kamiseta honekin eman ditut eta hori niretzat amets bat izan da. Nire karrera guztian borrokatu dudan amets bat izan da eta lortu dudana”. 

Anoetan borobilduko duena. “Niretzako bi pauso horiek ematea, eta orain batez ere, zuetaz denotaz Anoetan despeditzea, karrera perfektu baten gidoi bat da eta oso zoriontsu nago hortaz”.  

Esker oneko agertu da mezuaren amaieran. “Esan oso harro nagoela egindako guztiaz, zoriontsu nagoela, esker hitzak baino ez ditut zuentzako. Hemendik besarkada handi bat. Eskerrik asko emandako guztiagatik, eta besterik gabe, eskerrik asko eta aupa zuek!”.

Prentsaurrekoa eguerdian
Eguerdiko 13:30etan hedabideen aurreko agerraldia eskainiko du Imanol Agirretxe Arrutik Zubietan, Jokin Aperribay presidentearekin batera.

Omenaldia irailaren 15ean
Ibilbidea borobiltzeko merezitako omenaldia jasoko du usurbildarrak irailaren 15ean Anoetan, Realak FC Barcelonaren aurka jokatuko duen neurketan. “Entitate txuri-urdinaren Urre eta Brillantezko Intsignia emango zaio”, iragarri dute Realetik.

(xehetasun gehiago laster)

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.