Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Abuztuaren 5ean, ‘Harria hitz’ bisita gidatua egiteko aukera berri bat

By on 2018-07-27 in Aisia, Kultura

Usurbilek dituen altxorretan barrena ibilaldi berri bat egiteko aukera izango da abuztuaren 5ean. Gehienez 25 lagunei zuzendua egongo denez, aurrez izena eman beharra dago. “Gipuzkoako artista garaikideek nazioarteko ospe eta izena lortu zuten: Txillida, Oteiza, Mendiburu, Basterretxea… Arte-sorkuntzaren bidez gipuzkoar eta euskotar izateko modu bat asmatu eta zabaldu zuten. Mendibururen eskultura, Usurbilgo Plaza eta Zumetaren murala bisitatuko ditugu, hala sorkuntza-ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz”.

Ibilaldiaren amaieran, Donostiako Musika Hamabostaldiaren kontzertua ikusteko aukera izango da. Marina Tchebourkina organista Salbatore Elizan arituko da iluntzeko 20:00etan.


Abuztuak 5, igandea

 17:00 Harria hitz bisita gidatua herrigunean

 18:15 Zumeta Arte Estudiora bisita.

19:15 Mokadutxoa Artzabalen.

 20:00 Usurbilgo Salbatore Elizan, Marina Tchebourkina organistaren kontzertua. Antolatzailea: Donostiako Musika Hamabostaldia.


Informazioa eta erreserbak:

688 818 017

info@kultour.pro (25 egun, gehienez).

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.