Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaietan dira zubietarrak

By on 2018-07-25 in Jaiak, Kultura

Berandu baina seguru. Ordu erdiko atzerapenarekin piztu dute txupinazoa. Jaiei hasiera eman aurreko agurra eta soka-dantzako irudiak batu ditugu  bideoan. Argazkiak aldiz, goizeko soka-dantzaren eta arratsaldeko Joko Garbi zein pala partiden lekuko dira. 

 

Uztailak 25, asteazkena: Santio Eguna

09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.

10:30 Meza Nagusia.

11:30 Txupinazoa eta soka-dantza. Ondoren, luntx herrikoia.

18:00 Herriko gaztetxoen eskutik Joko Garbi erakustaldia.

19:00 Bertso Pala frontoian. Pilotariak:

Larrarte-Arrillaga // Galdos-Maiza

Bertsolariak: Markel Eizagirre eta Beñat Jauregi.

Jarraian, buruhandiak.

22:00 2000. urteko Herri Antzerkiaren proiekzioa Errebote Plazan: “Markesaren Etxean”.

 

Uztailak 26, osteguna: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

 

Uztailak 27, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasen hasiera.

13:30 Umeen bazkaria: bakoi–tzak berea ekar dezala, “eta gure kontu postrea eta sorpresa”.

16:00 Puzgarriak, Guraso Elkartearen eskutik.

17:30 Txokolatada eta buruhandiak.

Ondoren, apar festa, Guraso Elkartearen eskutik.

20:00 Poteo herrikoia. Txosnan, Txalagore taldea.

21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.

00:00 Laiotz.

 

Uztailak 28, larunbata: Jubilatuen Eguna

09:30 Meza.

14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.

16:30 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.

18:00 Herri Kirol saioa, Kañamares aita-semeak aizkoran eta Jokin Auzmendi harri jasotzen.

19:30 Sardin eta piper jatea.

23:30 Txorroskilo eta Rukula taldeen kontzertuak.

Ondoren, Eromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

 

Uztailak 29, igandea

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote Plazan, Ber–tso Eskolaren eskutik.

Eguerdian, bertso poteoa eta II. Puntu Txapelketaren Sari banaketa.

14:00 Paella prestaketaren hasiera.

15:00 Paella jatea.

18:30 Patxi Ta Konpania taldearekin dantzaldia.

22:00 Bertsolariak: Eli Pagola, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

 

Uztailak 30, astelehena: Gaupasa Eguna

16:00 Mus txapelketa (15:30ean Izen ematea).

17:30 Toka txapelketa.

00:00 Kontzertuak: Koban, Parabellum. Dj Seymarrekin goizaldera arte.

 

Uztailak 31, asteartea: San Inazio Eguna

09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

10:30 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jatea.

18:00 Gorritiren Showa. Ondoren, buruhandiak.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin. Amaitzeko, musika txosnan.

 

Oharrak:

-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

-Jaietan ez da onartuko inolako erasorik.

 

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.