Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ucin lantegiko ke kutsakorrak ingurua irentsi du berriz

By on 2018-07-20 in Ingurumena, Jendartea

Sarritan sufritu behar izaten dute herritarrek Ucin lantegitik datozen ke kutsakor eta usain txarrak. Azkenekoz ostegun arratsalde honetan bertan, gaurko deitua dagoen elkarretaratzearen bezperan izan da. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, “ke latza eta izugarria atera zen atzo arratsaldean Ucin lantegitik. Xabier Arregi alkatea eta udaltzainak berehala bertaratu ziren lantegira zer gertatzen ari zen jakiteko. Ucineko arduradunak azaldu zutenez, labetik ateratako zepa-edukiontzi bat irauli egin zen eta horrek, oxigenoarekin kontaktuan, izugarrizko kea sorrarazi zuen”.

Udaletik ostiral eguerdi honetan aditzera eman dutenez, “Atzo arratsaldean Ucinen gertatu zenaren ondotik, udal-teknikariak txostena osatzen ari dira, eta Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera eta Ucinera igorriko du, beharrezko erantzukizunak eta neurri zuzentzaileak eskatzeko”.

Ucin-eko keak enpresa, Atxegalde eta Kaxko inguruak irentsi zituen berriz atzo, Atxegaldeko bizilagun batek atera eta sare sozialetan zabaldu dituzten ondoko argazkietan ikus daitekeen moduan.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.