Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Erraustegiaren kontratuari buruzko xehetasun gehiago plazaratu ditu GuraSOS-ek


Erraustegiari buruzko kontratuak ezkutatzen duena aireratzen segitzen du GuraSOS-ek, Youtuben martxan duen  ZeroZona ikus-entzunezko kanal berrian. Ekainaz geroztik, dakizuenez, ostegunero 19:30etan albistegi, dokumental eta elkarrizketak eskaintzen hasiak dira. Hilabete hasieran, erraustegiaren kontratuari buruzko ezkutuko xehetasunen berri plazaratzeari ekin zioten. Uztailaren 5ean eskaini zuten lehen atala, egunotan kaleratu dute bigarrena, “Kontratu berria, iruzur berria” izenburupean. Joan Josep Bosch ekonomilariak eta GuraSOSen zerbitzu juridikoen arduradun Joseba Belaustegik hartu dute hitza oraingoan. Albiste honi atxikitako bideoan duzue ikusgai. Bideo hauek erdaraz sareratzen ari diren arren, euskaraz dokumental gisara plazaratzekoak dira aurrerago.

Aurreko saioak
Ekainaren 28an “Rodriguez Farre CSICeko zientzilaria eta Europako Osasun Arrisku Berriei buruzko Batzordeko kideari elkarrizketa” egin zioten. Hurrengo saioa, ostegun honetan (uztailak 5).

Aurrerantzean herriari hitza eman nahi dion Zero Zona ikus-entzunezko kanal propioa estreinatu zuen GuraSOSek Youtuben ekainaren 15ean. “Batzuk nahi dutena soilik kontatzen dute. Zero Zonan herriak du hitza”. Adierazpenokin abiatu zuten emisioa. Aurrerantzean, ostegunero 19:30etan albistegi, elkarrizketa edota dokumentalen bat eskainiko dute bertan. Lehen saioetan, Hitzartu prozesua, Europan aurkeztu dituzten ekimen juridikoak, aurkeztu berri duten etorkizunerako hondakinen kudeaketaren planaren xehetasunak edota maiatza hasieran Landaberri Ikastolan herritarrekin eginiko jardunaldi eguna hartu dute ahotan. GuraSOSek berri eman duenez, “gune irekien metodologiarekin egindako parte-hartze jardunaldi hartan atera zen” kanal hau zabaltzeko ideia. 

Ekaina amaieran, Eduardo Rodriguez Farre zientzialariari eginiko elkarrizketa plazaratu zuten. Eta aipatu moduan, datozen asteotan, erraustegiaren kontratuari buruzko xehetasunak plazaratuko dituzte. Erronka bat betetzen laguntzera animatzen gaituzte. “Baietz 50.000!”. Zero Zona Kanaleko 50.000 harpidedun eta ikuskapen izatera heldu nahi dute. Bideo hauek ahal bezain beste zabaldu eta partekatzeko gonbita luzatu dute.

ZERO ZONA KANALAREN ORAIN ARTEKO SAIOAK

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.