Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Zubieta, Usurbil, Aginaga eta Lasarteko udako aisialdi ekimenen topaketa ospatu da

By on 2018-07-19 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura


Egunpasa berezia zuten gaurkoan. Elkar ezagutzeko, euskara sustatzeko, eta noski, oporraldi betean egonik, primeran pasatzeko. Azken orduotan Zubietan nahiz Usurbilen ohi baino haur eta gaztetxo gehiago aurkitu badituzue, ez da zuen irudipena izan. Aginaga, Usurbil, Zubieta eta Lasarteko aisialdi ekimenen topaketa ospatu dute estreinakoz ostegun honetan.

Bereziki harremanen esparruan eragin nahi zuten.  “Iaz Oriora irteera egin genuen. Hango udalekuetakoak ondoan izan genituen, baina ez ginen gai izan halako harreman bat egiteko”. Hortxe hasi ziren, uztailaren 19rako iragarri duten ekimenean pentsatzen. Aurten auzoen gaia lantzeko asmoa zutela baliatuta, aisialdi eskaintza ezberdinen topaketa antolatzea erabaki dute. Haur kopuru handia izango denez, bi eremutan banatuko dute topaketa. Zubietan bilduko dira batzuk, Usurbilen besteak.

Euskararen erabilera, inguruen ezagutza eta harremantzea sustatu nahi dute. “Ekintzen bidez harremantzen gara” eta, adierazi digute udalekuotako begiraleek. Hortara, hormak puskatzera dator ekimen hau. Aisialdi talde bakoitzeko partaideen arteko harremanak indartzera, baina baita inguruetako aisialdi taldeen arteko ezagutza sustatzera ere.


Eskertza

Ez da izaten ari azken urteotako uztail eguzkitsuena. Horrek besteak beste, Udajolasen dinamikan eragin du. Egun bat baino gehiagotan jo behar izan dute aterpe eske, Oiardo Kiroldegira edo Sutegira. Momentuan deitu eta lekua uzteko jarritako erraztasunengatik eskerrak helarazi nahi dizkiete Kiroldegiko arduradun eta udal brigadari. Zubietako Txokoetakoak ere aurten Kaxkapen dabiltza, gunea uzteagatik eskerrak helarazi nahi dizkiete baita Herri Batzarrari.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.