Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ucin lantegiaren isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea ostiralean

By on 2018-07-16 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea


Urte luzez kezka eragin dute herritarren artean, Atxegalde ondoko Ucin enpresaren isurketek, arnastu behar izan den ke kutsakor eta usain txarrak. Hainbat alditan kexatu izan dira herritarrak. Telefonoz udaletxera deituta, garai batean ehunka sinadura ere bildu ziren, Udalak ere hainbat neurri hartu izan dita, azkenekoz iaz zigor espedientea ireki ere bai…

Arazoa ordea herritarrek sufritzen segitzen dute. Gertuen Atxegalde inguruan, baita Kaxkoan ere antzematen da sarritan arnastu beharra izaten den usain txarra. Begi bistakoa izaten da lantegitik atmosferara isurtzen den kea. Egoera salatzeko, aipatu lantegiak atmosferara egiten dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea deitu dute ostiralerako (uztailak 20) arratsaldeko 19:00etan Mikel Laboa plazan. Herritarrak mobilizazioan parte hartzera deitzen dituzte.

Zigor espedientea ireki zion Udalak
Kezka eta haserrea eragiten segitzen dute Ucin lantegiko ke isurketek usurbildarren artean. Orain urtebete Usurbilgo Udaletik ohartarazi zutenez, hirigintza arloko zigor espedientea ireki zioten Atxegalde ondoan, N-634 errepideaz bestalde Osinalde industriagunean kokatua dagoen lantegiari. Erabaki hau hartu beharrean aurkitu zen Udala, “egoera konpontzeko saiakera jarraituek ez dute fruiturik eman” eta. 

“Jakitun gara enpresa honen ke isurketek herrian sortzen duten kezkaz, eta legealdi honetan ere beraiekin harremanetan izan gara problematika horri irtenbidea bilatu nahian. Duela bi urte labe berria jarri behar izan zuten udalaren eskaera jarraituen ostean, eta tarte honetan gure asmoa izan da labe zaharra behin betiko ixtea eta ke-erauzgailu berria jartzea. Negoziaketa luzeak izan ditugu beraiekin, bolada batean hitz onak ere bai, baina aurrerapausurik ez dagoela ikusita, elkarrizketak eten egin dira. Behin eta berriz ari gara egoeraren larritasunaz ohartarazten Eusko Jaurlaritza, beren interbentzioa eskatzen eta gure inplikazioa eta laguntza eskaintzen. Bien bitartean hirigintza arloko zigor-espedientea irekitzea erabaki dugu”, azaldu zuen Xabier Arregi alkateak.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.