Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Bertan behera, bidaiarien errepide bidezko garraio zerbitzuetan deitutako greba

By on 2018-07-12 in Ekonomia, Jendartea


Azken orduan akordioa erdietsi dute. Galdegiten ari ziren hitzarmen berria dute errepide bidezko bidaiaren garraio sektoreko langileek, eta honenbestez, bertan behera utzi berri dute  uztailaren 13, 14, 20 eta 21erako LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deitua zuten greba. Langileek eginiko eskakizunak bideratu dituzte. “Aurreakordioan sinatutakoa errespetatzen duen akordioa lortu da gaur. Dietak langile guztiei aplikatuko zazkie eta hori dela eta, gaur sinatu da akordioa. Hori dela eta, grebak bertan behera geratzen dira. Gipuzkoako errepide bidezko garraioko sektorean hitzarmen berria dago gaurtik”, berri eman du LAB sindikatuak.

Hitzarmenaren alde, baina eskubideak bermatuta
Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenean ekainaren 8an erdietsitako aurreakordioa betetzeko patronalak erakutsitako jarrera ezkorrak bultzatu zituzten langileak, bihartik (uztailak 13) lau greba egun deitzera.

Ekainaren 30ean amaitu zen aurreko hitzarmenaren indarraldia gainera. Hitzarmen estatala izatera igarotzeko arriskua zuten. “Argi utzi nahi dugu gure helburua akordatutakoa sinatzea dela, baina ez dugu langileon eskubideekin jolastuko, eta horretarako eskura ditugun tresna guztiak erabiliko ditugu hitzarmen berria lortu arte”, zioten aurreko astean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza atarian egin zuten elkarretaratzean. Ondoko adierazpena plazaratu zuten:

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.