Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak eskatzeko azken eguna

By on 2018-07-06 in Aisia, Ekonomia, Euskara, Jendartea


Deialdiotara eskabideak aurkezteko azken egunak dituzue. Hiru diru-laguntza deialdien oinarriak plazaratu zituen ekaina hasieran Usurbilgo Udalak: 2017-18 ikasturtean euskara ikasleentzako, behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleentzako eta ikasturte honetan zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntza deialdiak. Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da uztailaren 6ra arte.

Euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia
“Usurbilgo Udalak oso garran­tzi­tsu­tzat irizten dio helduen euskaldun­tze­an eta alfabeta­tze­an eragiteari”. Hori dela eta, euskara ikasleentzako beka deialdia iragarri du aurten ere. Deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzen berri segidan:
-Usurbilen erroldatuak dauden 16 urtez gorako euskara ikasleei zuzendua.
-Ikastaroan zehar, %80ko asistentzia izatea gutxienez (autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).
-Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez, gutxieneko aprobetxamendua gainditzea.
-2017ko irailetik 2018ko abuztuaren 31ra eginiko ikastaroak lagunduko dira.
-Jaso daitekeen laguntza: %100ekoa (600 euroko mugarekin), %80ko asistentzia izan eta gutxieneko aprobetxamendua bete dutela frogatzen dutenek. 
-Eskabideak: ekainaren 25etik uztailaren 6ra udal erregistroan.

Behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia
“Usurbilgo Udalari garran­tzi­tsu­a irudi­tzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordain­tze­ko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie” eta horretarako abiatu dute diru-laguntza deialdi hau:
-Euskara ikasleei zuzenduriko diru-laguntza deialdiko irizpide orokorrak aplikatuko dira deialdi honetan ere.
-2018ko uztailetik 2019ko ekainaren 30era egindako ikastaroak lagunduko dira.
-Diru-laguntza hauetarako eskaerak Euskaltegiko matrikula egiten denean aurkeztu beharko dira. Diru-laguntzen zuriketak, 2019ko uztailaren 3tik 5era.
-Behar ekonomiko berezia duten herritarrei euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko zaie. 
-Diru-lagun­tza hau jaso ahal izateko, diru-sarreren gehieneko mugak, kide kopuruaren arabera, hauek izango dira:
Kide bat: 644,49 €/hilean.
2 kide: 827,59 €/hilean.
3 kide edo gehiago: 915,47 €/hilean.

Begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntza deialdia
Usurbilgo Udaleko Euskararen Ordenan­tzak bere 39. artikuluan dio Udalak neurri egokiak hartuko dituela euskara gizarte esparru guztietan erabil dadin eta, oro har, gizarte bizi­tzan euskararen presen­tzi­a gehi dadin. Aisialdia gizarte bizi­tza horretako zati bat da eta gure gizartean gero eta garran­tzi­a handiagoa duena gainera Aisialdiko begirale eta zuzendariak berariaz eta era egokian prestatua egotea garran­tzi­tsu­a ikusten du udalak. Are gehiago, prestakun­tza hori euskaraz jaso­tze­a garran­tzi­tsu­a irudi­tzen zaio udalari”. 

Horregatik plazaratu du diru-laguntza deialdi hau Udalak. Deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzen berri segidan:
-Onuradunak, Usurbilen erroldaturiko 16 urtez gorako herritarrak izango dira.
-Eginiko ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlari­tzak homologatua izatea ezinbestekoa izango da.
-Ikastaroaren alderdi teorikoa gaindi­tze­a eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lor­tzea.
-2017ko uztailetik 2018ko ekaina bitartean egin eta Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroak lagunduko dira.

-Eskabideak: ekainaren 25etik uztailaren 6ra udal erregistroan.

Informazio gehiago, ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:
2017-18 ikasturteko euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia
Behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia
2017-18 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituzten ikasleentzako diru-laguntza deialdia

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.