Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Erroizpeko ura dator berriro etxeetara, Añarbekoarekin batera

By on 2018-07-04 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea

Hala eman berri du jakitera Usurbilgo Udalak kaleratu duen bandoaren bidez. “Uztailaren 4an Erroizpeko uraz herria berriro hornitzen hasiko da Usurbilgo Udala”, iragarri dute. Joan den azaroan izandako gastroenteritis broteaz geroztik, etenda egon da ur honen hornidura zerbitzua. Udala beharrezko berrikuntzak egiten aritu da. Hilabeteotan hobekuntzak eta probat egin, guztiak ondo funtzionatzen duela frogatu eta Osasun Sailak ur hau baliatzea baimendu ostean emango da urrats hau. 

Aipatu moduan, bihartik (uztailak 4) Erroizpeko urarekin hornituko da herriko eremu handi bat: Urdaiaga, Santuenea, Txokoalde, Aginaga, Osinalde, Zumartegi eta Ugaldea industriaguneak eta Kaxkoko zati bat, Kale Nagusitik behera. “Gainerako tokietara Añarbeko ura iritsiko da”, ohartarazi du Udalak.

Iturriko argazkia: Imani / Unsplash

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.