Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbildarrek ozen oihukatu dute “Ez, ez, ez, errausketarik ez!”, jaien amaieran

By on 2018-07-03 in Ekonomia, Hirigintza, Ingurumena, Jendartea


Azken trakaren aurretik, festak hasi bezala amaitzeko tartea hartu da aurten. Urte luzez, herrian haserrea eta kezka eragiten segitzen duen erraustegiaren aurkako parodia batekin. Egungo foru agintarien paperean sartuta, bi herritarrek Zubieta gainean eraikitzen ari diren proiektuaren dauden interesak plazaratu zituzten. Eta amaieran, ozen entzun zen bertaraturikoen ahotik, “Ez, ez, ez, errausketarik ez!” aldarria, eta parodiako partaideek ere mezu bera jasotzen zuen pankarta eseki zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, urtebete barru ospatuko diren Santixabeletan, jada eraikia egon daiteke Zubietako erraustegia. Eraikia eta proben fasean, 2019ko udazkenean martxan jarri ahal izateko.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.