Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbilgo jaietako egitaraua kalean, Santixabeletarako atzera kontaketa martxan

By on 2018-06-22 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura

Labetik atera berria duzue ondoko irudiko protagonista, kalean da Usurbilgo jaietako egitaraua! Udala hasia da banatzen etxez etxe. Orain bai, Santixabeletarako atzera kontaketa martxan da. Hemen duzue, datozen jaietarako iragarri den hitzordu zerrenda luzea. Ohi bezala, denetarik eta denontzako proposamen anitzekin:

USURBILGO JAIAK
Ekainak 26, asteartea
17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.

Ekainak 28, osteguna
06:00
Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
10:00-13:30 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
15:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
Ondoren, pintura lehiaketako sari-banaketa.
18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik abiatuta.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera udaletxetik, gaztain-erretzaileen eskutik.
Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
Arriketai txaranga.
Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian.
22:00 Bertsio gaua txosnagunean.

Ekainak 29, ostirala
10:00 
Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
Egunean zehar, Txu Txu trena.
10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat).
10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra bitartean).
10:30-12:30 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2 artekoentzat).
11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
14:30 Karaoketa frontoian.
14:30 Gazte Eguneko bazkaria txosnetan.
Ondoren, Motxaila Elektrotxaranga.
17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
19:00 Erromeria Artzabalen: Elustondo anai-arrebak.
23:00 Bide Batez berbena frontoian.
02:00 Rude Pride eta Eromeria txosnetan.

Ekainak 30, larunbata
11:00 
Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
11:30 Urpekaritza Kiroldegian.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
12:30 Trikitilarien kalejira.
14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.
16:00 Xakea txosnetan.
18:00 ElektroPapo txosnagunean.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoneko plazan (Potxoenea ondoan).
23:30 Kontzertua frontoian: Juantxo Skalari eta la Rude Band+Mendeku Itxua.
02:30 Bad Sound System txosnetan.

Uztailak 1, igandea
06:00 
Eonian Elektrotxaranga.
07:00 Gaupasa egin dutenen argazkia.
07:30 Sokamuturra ikastola aurreko belardian.
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien 3. Topaketa.
11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
11:30 Azpeitiko zanpantzarrak.
12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.
12:30 Herri-kirolak. Euskal Herriko emakume harri-jasotzaile eta aizkolarien txapelketa.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.
18:00 Arriketai Txaranga.
18:30 Herri-kirolak: idi-dema eta emakumezkoen giza-proba.
19:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
22:30 Bertsolariak frontoian: Jexux Mari Irazu, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga.
Jarraian, XLII. Santixabeletako bi bertsopaper lehiaketetako sariak.
00:00 Berbena frontoian: Laiotz.
02:30 Odolaren Mintzoa eta Rukula txosnetan.

Uztailak 2, astelehena
09:00 
Esnadeia txistulariekin.
12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
12:30 Incansables txaranga.
16:00 Musa txosnetan (Izen ematea 15:30-16:00 artean).
17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Gaztetxoenzako Auntoke txapelketa txosnetan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:30 Incansables txaranga.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
00:00 Zaparra eta Larrian Gozo erromeria txosnetan.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.