Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aitor Arangurenek Asegarce enpresarekin debutatuko du larunbatean Tolosan

By on 2018-06-20 in Aisia, Jendartea, Kirola


Asegarce enpresak Aitor Aranguren pilotari aginagarra fitxatu du. Ekainaren 23an debutatuko du Tolosako Beotibarren 18:00etan. “Bertara joatera eta bide berri honetan animoak ematera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako autobusa antolatu dugu”. 

Aranguren animatzera joateko autobus zerbitzua antolatu dute 16:00etan Aginagatik (Usurbilen ere geldialdia egingo du), 6 euroren truke. Partidarako sarrerak ere aurrez eskuratzeko aukera dago, 15 eurotan. Bueltan, afaria antolatu dute Aginaga Sagardotegian: entsalada mistoa, bakailao tortila, txuleta, postrea eta kafea. Prezioa: 20 euro. Argibide gehiagorako edo izen emateko: 695 723 192 (Aitziber), 680 347 768 (Leire), Aginagako Arrate Egoitza, Aitzaga.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.