Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Zihardutenean dihardugu”

By on 2018-06-16 in Euskara, Kultura

Jendetsua eta hunkigarria izan da Joxan Artzeren omenezko ekitaldia. Euriaren beldur, azken orduan ekitaldia frontoian egitea erabaki da. Horren ondorioz, atzerapen pixka batekin hasi da dena.

Zuaznabartarren txalaparta doinuekin abiatu da saioa. Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre idazleek poetaren poema batzuk irakurri dituzte; Ixak Arrutik, Lide Pagolak eta Nora Pagolak kantuz ekarri dute Artze gogora; Eme taldeak eta Orbeldi Dantza Taldeek performance modukoa osatu dute; Kantu Taldeak frontoia jarri du kantuan… Joxerra Furundarenak antolaketa batzordearen izenean hitz egin du. Artze anaien ibilbidea laburbildu du eta, urte hasieran zendu bazen ere, Joxan poetak gurekin jarraituko duela adierazi du. “Zihardutenean dihardugu”, Artzeren beraren hitzak baliatuz. Arantxa Ansak agurra kantatu ondoren, Xabier Arregi alkateak lore sorta bat eta koadro bat oparitu dizkio Joxan Artzeren alargunari.

Amaieran, Artzeren senideek eta ekitaldian parte hartu dutenek familia-erretratua egin dute Mikel Laboa plazan.

 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.