Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Koro Segurola Egan-eko zuzendari izendatu dute

By on 2018-06-16 in Euskara

Aurrerantzean, Koro Segurola usurbildarra izango da Egan-eko zuzendaria. Literatura aldizkariak 70 urte bete ditu eta aro berri bati ekin dio. Zuzendaritza eta erredakzio kontseilu berri bat izendatu dute. Aldizkaria eraberritu eta digitalizatzearekin batera, Egan argitalpen zientifikoen artean kokatzeko asmoa du lan talde berriak.

Horren guztiaren berri eman zuten atzo Foru Aldundian egin zen ekitaldian, euskalgintzaren partaidetza zabalarekin. Koro Segurola EAEko Adiskide Numerarioa eta Egan aldizkariaren zuzendari berriarekin batera, ondoko hauek hartu zuten hitza: Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria, Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidentea Gipuzkoan eta Gillermo Etxeberria EAEko Adiskide Numerarioa eta Eganen zuzendari-ohia.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.