Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Mintzalagun egitasmotik, Txokoaldeko Txalaparta Txokora irteera igandean

By on 2018-06-13 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura

Bigarren irteera bat ere programatu da ekainaren 17rako Txokoaldeko tren geltoki zaharrera. Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Mintzalagun egitasmoaren testuinguruan, Txokoaldeko Txalaparta Txokora irteera antolatu da igande honetan (ekainak 17). “Oreka TX-ko kideek Txalaparta Txokoa erakutsiko digute eta txalaparta jotzeko aukera izango dugu!”, iragarri dute.

Txangoa, euskara ahotan hartu eta erabiltzea bultzatzen duen ekimeneko partaideei, Mintzalagunei alegia, nahiz herritar orori zuzendua dago.

Goizeko 09:30etan finkatu da abiatzeko hitzordua Mikel Laboa plazatik. 11:00etan bisita hasteko hitzordua, Txokoaldeko Txalaparta Txokoan bertan (Txokoaldeko geltoki zaharrean). Irteeran parte hartu asmo dutenei, aurrez, bideotatik izen ematea eskatzen zaie: 607 609 379 / 943 360 321 / usurbil@aek.eus

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.