Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ugaitz Agirrek “Tximeletak bizkarrean” estreinako nobela aurkeztuko du astearte honetan

By on 2018-06-12 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura


Ugaitz Agirre usurbildarra estreinako nobela aurkeztera doa. Susa argitaletxearekin plazaraturiko “Tximeletak bizkarrean” lehen lana. Aurkezpen ekitaldia, ekainaren 12an (asteartea) goizeko 11:30etan Donostiako Liburutegiko sotoan.  

Hementxe duzue liburuko istorioaren aurrerapentxoa. “Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka. Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan”.

Argitalpen eguna: 2018ko maiatzak 31.
Generoa: narratiba.
Orriak: 192.
Argitaletxea: Susa.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.