Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Tximeletak bizkarrean”, Ugaitz Agirre Zapirainen lehen nobela

By on 2018-06-12 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

“Tximeletak bizkarrean” (Susa), hala du izena Ugaitz Agirreren lehen nobelak. Gaur aurkeztu du Donostian, hedabideen eta lagunen aurrean. Albiste honi atxikitako bideoan dituzue prentsaurrekoko irudi eta adierazpenak.

Hementxe duzue liburuko istorioaren aurrerapentxoa.  “Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka. Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan”.

Argitalpen eguna: 2018ko maiatzak 31.
Generoa: narratiba.
Orriak: 192.
Argitaletxea: Susa.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.