Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Parekidetasunaren ingurukoak, Usurbilgo gazte mugimenduaren ekaineko ekintzak

By on 2018-06-12 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin


Usurbilgo gazte mugimenduak prest du ekaineko ekitaldien agenda. Oraingoan, parekidetasuna izango dute hizpide nagusia. Hainbat ekintza antolatu dituzte asteotarako:

Ekainak 14, osteguna
13:15 Autobusez Donostiara. “Emakumeok egunpasa eta piraguan ibiltzera goaz. Eguerdian Ondarreta hondartzan jolasean ariko gara palan, baloi, gitarra eta eraman nahi dugun guztiarekin. Bertan bazkalduko dugu (janaria etxetik eramanda) eta 16:00etan piraguan ibiltzera joango gara itsasora. Teniseko pista aurrean, Haizearen Orrazia aldera doan ibilbidearen hasiera parean pasako dugu goiza, eta beranduago datozenek jakiteko, bertan elkartuko gara zuzenean piraguan ibiltzera doazenekin. 19:00ak aldera bukatuko dugu. Prezioa: 8 euro. Ostegun goizeko 11:00ak baino lehen izena eman helbide honetan: usurbilgogazteak@gmail.com

Ekainak 16, larunbata
10:30 Hitzaldia Potxoenean: “Elkarguneko feminismoa: nola uztartu generoa, hizkuntza eta klasea”.
-Hizlariak: Idurre Eskisabel Larrañaga (kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre Dorronsoro (kazetaria eta antropologoa, Jakin Aldizkariko zuzendaria).
“Elkarguneko feminismoak erakutsi digu menperakuntzak elkarrekin gurutzatzen direla eta elkar indartzen. Gaur eta hemen, gizarteko botere harremanen sarean, emakume* izateak, hiztun minorizatu izateak eta prekario izateak zer esan nahi duen aztertuko dugu eta elkarren arteko aliantzak nola gauzatu daitezkeen ikusi”.

Ekainak 26, asteartea
17:30
Jai berdinzalegoen aldeko gogoetarako espazioa sortzeko saioa Potxoenean, Farapi kooperatibako kideekin. “Adituen laguntzaz, bakoitzaren esperientzietatik abiatuz, jakintza eta gogoetaz elikatuko gara denon artean. Garrantzitsua da gazteak gerturatzea, eta zer esanik ez Jai Batzordeetako kideak”.

Antolatzailea: Usurbilgo gazte mugimendua.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.