Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaietako zikiro janerako txartelak agortu dira, jubilatuen bazkaritarako izen ematea laster

By on 2018-06-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura

 
Dida batean bukatu dira, asteburuan salgai jarri eta berehala. Usurbilgo jaien baitan, ekainaren 30ean 14:00etan Askatasuna plazan ospatuko den zikiro janerako lekua erreserbatzeko deiak arrakasta itzela izan du beste behin. Pentsa, egun baten bueltan tabernetan eskuragarri jarri orduko amaitu ziren txartelak.

Jaietako jubilatuen bazkarirako txartelen salmenta
Igandez ospatuko da aurten, uztailaren 1ean 14:00etan Atxega Jauregian. Txartelak ekainaren 20an goizeko 10:00etan jarriko dituzte salgai Gizarte Zerbitzuetan eta herriko hiru jubilatu elkarteen egoitzetan: Aginagako Arraten, Santueneko Gure Elkartean eta Usurbilgo Gure Pakean. Lehenago agortzen ez badira, txartelak eskuratzeko, beranduenez, ekainaren 22ra arteko epea egongo da.

Jaietako Bertsopaper Txapelketetara lanak aurkezteko epea zabalik
Bertso zaleentzako deialdia. Usurbilgo festei begira, Bota Punttubak Bertsopaper Lehiaketak antolatu ditu. Iaz bezala, bi. Bat tradizio luzeena duena; 16 urtetik gorakoei zuzendurikoa. Bestea, LH 5 eta LH6 mailako ikasleen parte hartzea bultzatu nahi duena. Batera zein bestera lanak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 21era arte. Hemen dituzue xehetasunak:

LH 5 eta 6-koentzako Bertsopaper Txapelketa:
Nori zuzendua: LH5 eta LH6ko usurbildarrei edo Usurbilen ikasten duten gaztetxoei.
Lanen ezaugarriak: bi bertsotako lanak izan behar dute. Gaiotako bat aukeratu behar da:
-NOAUA!n herriko zuhaitz zaharrena botako dutela irakurri berri duzu.
-Herriko alkatea bazina zein aldaketa egingo zenituzke?
-Urrutiko lagun bat etorri zaizu bisitan.
Sariak: txapeldunarentzat 50 euro Hurbilagoko dendetan xahutzeko eta oroigarria; txapeldun ordearentzat Hurbilagoko dendetan xahutzeko 40 euro eta oroigarria.

16 urtetik gorakoei zuzendutako Bertsopaper Txapelketa:
Nori zuzendua: 16 urtetik gorako usurbildarrei.
Lanen ezaugarriak: 8-10 bertso artekoak, inoiz argitaratu gabeak.
Sariak: 200 euro eta oroigarria txapeldunarentzat, eta 150 euro txapeldunordearentzat.

Lanen aurkezpena
Epea: ekainaren 21a baino lehen udaletxean (Usurbilgo Udala, XLII. Bertsopaper Lehiaketa. Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170).
Lanak aurkezteko modua: izengoitiz aurkeztu lana. Lanarekin batera, kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztu.

Antolatzaileak: Bota Punttuba eta Usurbilgo Udala.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.