Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

UEU-ren udako ikastaroen baitako Usurbilgo Jakin Jardunaldiak aurkeztu dituzte

By on 2018-06-04 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura


Astelehen honetan aurkeztu dute Donostiako udal liburutegian, uztailaren 12an eta 13an, UEU-ren udako ikastaroen baitan Udarregi Ikastolan ospatuko diren Jakin Jardunaldiak. UEU, Jakin eta Usurbilgo Udalaren arteko elkarlanaren emaitza da ekimena. Honatx aurtengo edizioko izenburua: “Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila”. 9 aditu gonbidatu dituzte hitzordura.

Gogoan izan, matrikulazio epeak zabalik segitzen du. Jardunaldion egitarau zehatza ere argitaratu du jada UEU-k. Izen ematea ueu.eus ataritik bideratu beharko da. Argibide gehiago segidan edo web orrialde berean jaso ahalko dira.

Bigarrenez antolatuko da hitzordu hau Usurbilen. Iaz ospatu ziren jardunaldiok estreinakoz. Orduko hartan, “Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen ari diren lekua” izan zuten hizpide.

JAKIN JARDUNALDIAK, UEU-ren UDAKO IKASTAROEN BAITAN
Epea:
uztailak 12-13 (ostegun eta ostirala).
Tokia:
Udarregi Ikastola.
Ordutegia:
-Uztailak 12: 09:30-16:30.
-Uztailak 13: 09:30-12:30.
Ordu  kopurua:
8,50 ordu.
Matrikulazio epea:
maiatzak 14-uztailak 9.
Matrikula prezioak: 10 euro.
Zehaztasunak:
“1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.

EDUKIAK
Uztailak 12, osteguna
9:00-9:30
Harrera eta material banaketa.
9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
13:30-14:45 Bazkaria

Zaintzaren Utopia
15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.

Uztailak 13, ostirala
Utopia sozioekologikoa
9.30-10:30
 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
11:15-11:45 Atsedenaldia.
11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

BAZKARIA
Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dugu, eman izena bazkarian matrikulatzerakoan. Prezioa: 15,00€

Alergia eta dieta bereziak.
Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.